Hego hemisferio
Ekuatorearen hegoaldean dagoen Lurraren erdia
(«Ur hemisferioa» orritik birbideratua)
Hego hemisferioa edozein planetaren baina bereziki Lurraren hegoaldeko erdia da, hau da, Ekuatoretik hegoaldetik dagoen esfera-erdia.
Ipar hemisferioak baino lur eremu txikiagoa eta itsas eremu handiagoa ditu. Haren barnean, Hego Amerikako zatirik handiena, Afrikako hegoaldea, Asiako lur batzuk, Ozeania ia osoa eta Antartika daude.
Giza populazioaren % 10 eremu horretan bizi da.