Umbriel (satelitea)
Umbriel, edo Urano III, Urano planetaren satelite naturaletariko bat da.
Umbriel (satelitea) ![]() | |
---|---|
![]() | |
Behaketa | |
Itxurazko magnitudea (V) | 14,5 |
Gorputz-gurasoa | Urano |
Aurkitzailea | William Lassell (en) ![]() |
Aurkikuntza-data | 1851ko urriaren 24a |
Honen izena darama | Umbriel (en) ![]() |
Orbitaren ezaugarriak | |
Ardatzerdi handia | 266.300 km |
Eszentrikotasuna | 0,0039 |
Orbita-periodoa | 4,144 egun |
Makurdura orbitala | 0,128 ° |
Ezaugarri fisikoak | |
Erradioa | 584,7 km |
Diametroa | 1.169,4 km |
Masa | 1,1717 Yg |
Dentsitatea | 1,39 g/cm³ |
Albedoa | 0,26 |
Aurkikuntza
aldatuWilliam Lassellek aurkitu zuen 1851ko urriaren 24an, Ariel satelitearekin batera. Bi satelite horiek aurkitu baino lehen, Uranoko bi satelite baino ez ziren ezagutzen: Titania eta Oberon.
Izendapena
aldatuAlexander Poperen Ile-xerlo lapurtua ("The Rape of the Lock") poemaren espiritu baten izenaz bataiatua izan zen.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Lassell, W.. (1852). Beobachtungen der Uranus-Satelliten. 34 Astronomische Nachrichten, 325 or..