Tripsina polipeptidoak degradatzen dituen entzima bat da, heste mehean eta pH alkalinoan jarduten duena. Pankreako urinaren entzimarik garrantzitsuena da.

Tripsina
Motaserine endopeptidase (en) Itzuli eta digestive enzyme (en) Itzuli
Identifikatzaileak
CAS zenbakia9002-07-7
Gmelin9765
ZVG123194
EC zenbakia607-831-3
ECHA100.107.211 eta 100.029.670
CosIng59908
MeSHD014357
RxNorm10890
UNIIGV54A213NN

Proteinak hidrolizatzen dituenez, tripsina ere oso erabilia da bioteknologiako hainbat prozesutan.

Tripsinogeno izeneko pro-entzima batetik abiatuta sortzen da tripsina. Heste meharreko duodenoan tripsinogenoa tripsina bihurtzen du enterokinasa entzimak:

Tripsinogeno → Tripsina


Tripsina pankreak edo areak sintetizatzen du, eta hortik heste mehera pasatzen da; pH alkalinoan (pH=8) funtzionatzen du hobekien. Proteinen hidrolisian jarduten du, urdailean pepsina entzimak hidrolizatu dituen proteinen produktuak -polipeptidoak- degradatuz, osagai txikiagoak agertuz (peptido sinpleak edo aminoazidoak).

Pankreak guruin endokrino moduan lan egin dezake, intsulina eta glukagoi hormonak jariatuz. Baina horretaz gain pankreako urina ere jariatzen du, tripsina duena eta proteinen liseriketa prozesuan parte hartzen duena.

Kanpo estekak

aldatu