The King and I (1956ko filma)
The King and I (euskaraz Erregea eta Ni) 1956ko Walter Lang estatubatuar zinema zuzendariaren musikal film bat da. Oscar Hammerstein II antzerkigilearen izenburu berdineko The King and I musikalean oinarritua dago, hura aldi berean Margaret Landon idazlearen Anna and the King of Siam ("Anna eta Siamgo Erregea") eleberrian oinarritua zegoelarik. Bertan, Deborah Kerr, Yul Brynner, Rita Moreno, Martin Benson eta Rex Thompson aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatu1862. urtea, Anna Leonowens (Deborah Kerr) ingeles hezitzailea Siamgo errege gortera iritsi berri da, herrialde hartako errege zorrotzak (Yul Brynner) bere semeak hezitzeko kontratatu baitu, baina berehala hezitzailearen izaera erakargarriari esker erregearen konfidantzazko pertsona bilakatuko da.
Aktoreak
aldatu- Deborah Kerr - Anna Leonowens
- Yul Brynner - Siamgo erregea
- Rita Moreno - Tuptim
- Terry Saunders - Lady Thiang
- Martin Benson - Kralahome
- Rex Thompson - Louis Leonowens
- Patrick Adiarte - Prince Chulalongkorn
- Alan Mowbray - Sir John Hay
- Geoffrey Toone - Sir Edward Ramsay
- Carlos Rivas - Lun Tha
- Judy Dan - Erregin Emaztea (krediturik gabea)
Ahotsak
aldatuAbestietan hiru aktore nagusien ahotsa abeslari hauek bikoiztu zituzten:
- Marni Nixon - Anna
- Leona Gordon - Tuptim
- Rueben Fuentes - Lun Tha
Kanpo estekak
aldatu- The King and I filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- The King and I filmaren trailer edo iragarkia ikusgai (Ingelesez)