The Birdcage
The Birdcage (euskaraz Txorio Kaiola), 1996ko Mike Nichols estatubatuarrak zuzendutako komedia film bat da. Jean Poiret eta Francis Veberren La Cage aux Folles (1978, Ero Kaiola) filmearen berregokitzapena da, biak ere Jean Poiret frantziar antzerkigilearen 1973ko izenburu berdineko antzezlanean oinarrituak. Robin Williams, Gene Hackman, Nathan Lane, Dianne Wiest, Dan Futterman, Calista Flockhart, Hank Azaria eta Christine Baranski aktoreek antzeztu zuten.
Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen (Bo Welch eta Cheryl Caraski).
Argumentua
aldatuAEB, Miami, Albert (Nathan Lane) eta Armand Goldman (Robin Williams) bikote homosexualaren bizimodu lasaia Armaden semea den Val (Dan Futterman) eta senatari ultrakontzerbadore baten alaba den Louise Keeley (Dianne Wiest) ezkontzak hankaz-gora jarriko du. Kevin Keeley (Gene Hackman) politikariak familia bizimoduaren usadiozko baloreak defendatu nahi dituenez, senargaiaren familia bisitatzea erabakiko du, zer topatuko duen inolako susmorik izan gabe.
Aktoreak
aldatu- Robin Williams: Armand Goldman
- Gene Hackman: Kevin Keeley senataria
- Nathan Lane: Albert Goldman
- Dianne Wiest: Louise Keeley
- Dan Futterman: Val Goldman
- Calista Flockhart: Barbara Keeley
- Hank Azaria: Agador Spartacus
- Christine Baranski: Katherine Archer
- Tom McGowan: Harry Radman
- Grant Heslov: National Enquirer aldizkariko argazkilaria
- Kirby Mitchell: Keeleyren txoferra
Kanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Birdcage |
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)