Taiwan (uhartea)
Taiwan uhartea (txinera tradizionalez: 台灣/臺灣; txinera sinplifikatuz: 台湾; pinyinez: Táiwān), iraganean Formosa (portugesez: Ilha Formosa, euskaraz: «ederra») bezala ere ezaguna, Txinako Errepublikak kontrolatu eta administratutako 36.000 km²-ko uharte bat da, Txina kontinentalaren kostaldearen parean dagoena. Taiwango itsasarteak bi herriak banatzen ditu. Uhartearen iparraldean, Ekialdeko Txinako itsasoa dago, eta hegoaldean, Hego Txinako itsasoa, uhartearen ekialdeko kostaldea, Ozeano Bareak eta Ryukyu uharteek bustitzen duten bitartean.
Taiwan (uhartea) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Yushan Main Peak (en) |
Garaiera | 3.952 m |
Mota | uharte eta disputatutako lurralde |
Luzera | 394 km |
Zabalera | 144 km |
Azalera | 35.883 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 23°46′N 121°00′E / 23.77°N 121°E |
UTC ordua | Taiwan time (en) |
Herrialdea | Taiwan |
Ur-gorputza | Ekialdeko Txinako itsasoa Hegoaldeko Txinako itsasoa Filipinetako itsasoa Taiwan itsasartea |
1945etik aurrera, uhartea eta gertuko beste batzuk Txinako Errepublikaren erregimen politikoaren pean egon dira, Txina osoa gobernatzen zuen estatua Kuomintang eta Txinako Alderdi Komunistaren arteko gerra zibilaren amaiera arte, azken honek Txina kontinentalean boterea eskuratu zuenean. Ordutik, Txinako erregimen zaharra Taiwan uhartean mantendu da, egoera juridiko eta diplomatiko konplexu bati bide emanez, praktikan Txinako Errepublika edo Taiwan bezala partzialki onartutako estatu independente bat den arren.
Artikulu hau Taiwango geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |