Sutherland, gaeleraz Cataibh, Eskoziako Highland eskualdeko konderri historiko bat da. 5.252 km²-ko azalera du, eta 2001eko erroldaren arabera 13.466 biztanle zituen. Ipar-ekialdean Caithness konderriarekin muga egiten du, ekialdean Caithness eta Ipar Itsasoaren kostaldea du (Morayko fiordoa), hegoaldean Ross eta Cromarty konderri historikoa, eta mendebalde eta iparraldean berriz Ozeano Atlantikoa.

Sutherland
 Erresuma Batua
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaHighland
HiriburuaDornoch
Geografia
Koordenatuak58°04′55″N 4°01′56″W / 58.08204°N 4.032167°W / 58.08204; -4.032167
MugakideakRoss eta Cromarty, Caithness, Ross-shire (en) Itzuli eta Cromartyshire (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria12.650 (2011)

Eremu honetako udalerririk handiena Dornoch da. Bestelako udalerri nabarmenak: Bonar Bridge, Lairg, Brora, Durness, Embo, Tongue, Golspie, Helmsdale, Lochinver eta Kinlochbervie.

Historikoki konderri hay honako eremuetan banatua egon da: Dùthaich 'Ic Aoidh (ipar-mendebaldea), Asainte (Assynt) eta Cataibh (ekialdea), baina maiz Cataibh izenaz konderri osoa izendatua da.


Kanpo estekak

aldatu