Seleuko II.a Kaliniko

Seleuko II.a, Seleukotar dinastiakoa, Kaliniko (Καλλινικoς) deitua, literalki "garaipen eder bat lortzen duena" esan nahi duena, Pogon (bizartsua) ere deitua izan zen. K.a. 247 eta K.a. 226 bitartean gobernatu zuen. Antioko II.a Theos erregearen semea zen.

Seleuko II.a Kaliniko

Seleukotar agintaria

K.a. 246 - K.a. 225
Antioko II.a Theos - Seleuko III.a
Bizitza
Jaiotzaezezaguna, K.a. 265
HerrialdeaSeleukotar Inperioa
Heriotzaezezaguna, K.a. 225 (39/40 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: zaldi gainetiko erortzea
Familia
AitaAntioko II.a Theos
AmaLaodize I.a
Ezkontidea(k)Laodice II (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaSeleukotarrak
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Egiptoko Ptolomeo III.aren aurka borrokatu eta galdu egin zuen. Gerra hau ondo ulertzeko, Seleukoren aita zen Antioko Teosen garaian gertatutako gertakizun batzuk kontutan hartu behar dira:

Ptolomeo III.ak, Berenize Sira izeneko arreba bat zuen, Antioko II.a Theos errege seleukotarrarekin ezkondu zena, ezkon ordain aberats bat emanez. Antioko, bere lehen ezkontzan, Laodize I.a izeneko batekin ezkonduta zegoen, eta, honekin, bi seme-alaba zituen, nagusiena, Seleuko. Laodize, arbuiatua eta bigarren maila batetara baztertua izan zen, Laodizegan, gorroto handia piztu zuena, baita mendeku nahia ere. Handik denbora batera, Antioko II.ak gortera deitarazi zuen Laodize, eta, honek, erregea pozoitu eta hiltzeko probestu zuen. Ondoren, Berenize hilarazi zuen, honen semea (tronurako erregegaia zena), eta erreginaren segizioan iritsi ziren gorteko pertsona guztiak, eta, jada etsairik gabe, bere semea errege izendatu zuen, eta bere laguntzarekin. Gertakari guzti hauen ondorioz, Ptolomeo III.ak, armada bat antolatu zuen Siriara joan eta seleukotar errege berria zen Seleuko II.a Kalinikoren eta honen amaren aurka borrokatzeko, honela, bere arreba eta ilobaren heriotzak mendekatzeko. Siria konkistatu zuen eta Babiloniaraino iritsi zen, eta askoz gehiago konkistatu ahal izango zuen, Egiptora, sedizio bat baretzera itzuli behar izan ez balu. Itzulera bidaia hasi aurretik, Seleukoren erresuma arpilatu zuen, zilarrezko 40.000 talentu eta jainkoen 2500 irudi eramanez, horietako asko, Egiptorenak zirenak, aurreko batean lapurtu zirenak.

Seleuko II.a Kalinikok, bi seme izan zituen: Seleuko eta Antioko. Biak izan ziren errege, lehenik lehenengoa eta ondoren bigarrena. Lehenak, erregealdi labur bat izan zuen, eta bere jeneral propioek pozoitua hil zen. Antiokok, Antioko III.a Handia izenarekin gobernatu zuen.


Aurrekoa
Antioko II.a Theos
Seleukotar erregea
K.a. 247-K.a. 226
Ondorengoa
Seleuko III.a Soter Zerauno
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Seleuko II.a Kaliniko Aldatu lotura Wikidatan