Saul
Saul (hebreeraz: שָׁאוּל, Šāʾūl, "eskatua" esan nahi duena) Israeldarren lehen erregea K.a. 1021-1010 urteetan, Kisen semea, Benjaminen leinukoa (Israel, K.a. XI. mendean). Bibliaren arabera, Israelgo errege izendatu zuen Samuel profetak eta gogor borrokatu zen amalektarren, edomdarren eta, batez ere, filistiarren aurka. Zazpi seme-alaba izan zituen, eta alaba bat Davidekin ezkondu zen. David gorteko musikaria zen, baina gudarostean sartu zen eta garaipen militar zenbait lortu ondoren (Goliaten kontrako borroka, horien artean), Saulek, jeloskor, gortetik bidali nahi izan zuen. Filistiarrek Guilboan garaitu zutenean, bere buruaz beste egin zuen.
Saul | |||||
---|---|---|---|---|---|
- David →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Gibeah (en) , K.a. 1080 | ||||
Herrialdea | Israelgo Erresuma | ||||
Talde etnikoa | Israelita | ||||
Heriotza | Gilboa, K.a. 1010 (69/70 urte) | ||||
Heriotza modua | suizidioa: odolustea | ||||
Familia | |||||
Aita | Kish | ||||
Ezkontidea(k) | Achinoam (en) Rizpah (en) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | Bibliako hebreera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta monarka | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | judaismo mosaikoa |
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saul |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.