Sarri, Sarri Kortatu taldearen euskarazko abesti ezagunenetakoa da. Hitzak Fermin Muguruzak eta Josu Landak idatziak dira, Frederick "Toots" Hibbertek Toots and the Maytals bere taldearentzat moldaturiko "Chatty Chatty" musikaren gainean. Abestiak Ruper Ordorikaren laguntza izan zuen.

Sarri, Sarri
Kortatu(r)en abestia Kortatu albumetik
Argitalpena1985
GrabazioaTsunami estudioa, Donostia, 1985
Musika motaSka
Iraupena4:07
DiskoetxeaSoñua
IdazleaFrederick "Toots" Hibbert
EkoizleaJoseán López
Kortatu abesti zerrenda
"Sospechosos"
(8)
"Sarri, Sarri"
(9)
"La Familia Iskariote"
(10)

Hitzak 1985. urtean idatzi zituzten, urte horretako San Fermin egunean etakide izateagatik kondenatutako bi preso Martuteneko espetxe barruan Imanol Larzabal kantariak emandako kontzertu baten aukera baliatuz, bozgorailu batean ostenduta ihes egin ondoren. Iheslariak Iñaki Pikabea, Piti, eta Joseba Sarrionandia, Sarri, ziren. Gertaera haren omenez Kortatu taldeak Sarri, Sarri kanta egin zuen.[1][2]

Hogei urte geroago AVT erakundeak Fermin Muguruza, Kortaturen abeslaria izan zena, boikotatzeko erabili zuen. AVT-ek Muguruza salatu zuen bere emanaldi batzuetan abestia interpretatu zuelako.[3]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu