Sapa Inka (kitxuaz: Sapay Inqa; «Inka bakarra»), Apu edo Cápac Inka (kitxuaz: Qapaq Inqa; «Inka ahaltsua») ere deitua, Inka Inperioko enperadorea zen. Cusco hiriburuko jauregi batean bizi zen, arreba zaharrenarekin ezkontzen zen, eta konkubinak izateko eskubidea zuen. Enperadorea hiltzean, haren seme batek, ez zuen nahitaez premua izan beharrik, hartzen zuen aginpidea[1].

Konkista aurreko Sapa Inkak

aldatu

Lehen dinastia

aldatu

Sapa Inken lehen dinastiari buruzko berri gutxi dago. Cuskoko Erresuman agindu zuten eta dinastiaren hasiera hiri horren sorrera mitikoari loturik dago; izan ere, Manco Cápac, dinastiaren sortzailea, Inti jainkoaren semetzat zuten.

Sapa Inka Sortzea Heriotza
Manco Cápac
1200 aldean– 1230 aldean
  Inti jainkoaren semetzat zuten 1230 aldean
Sinchi Roca
1230 aldean – 1260 aldean
  Manco Cápac-en semea 1260 aldean
Lloque Yupanqui
1260 aldean – 1290 aldean
  Sinchi Rocaren semea 1290 aldean
Mayta Cápac
1290 aldean – 1320 aldean
  Lloque Yupanquiren semea 1320 aldean
Cápac Yupanqui
1320 aldean – 1350 aldean
  Mayta Cápac-en semea 1350 aldean

Bigarren dinastia

aldatu

Inka Roca, Cápac Yupanquiren semea, izan zen bigarren dinastiaren fundatzailea. Cápac Yupanqui hil ostean, Hurin Cusco eta Hanan Cuscoren arteko gerra piztu zen. Azken hori nagusitu zenean, Inka Roca agintera igo zen, Hanan Cusko dinastiari hasiera emanez[2]. Dinastia honek agindu zuen bitartean gertatu zen Inka Inperioaren hedapen handiena.

Sapa Inka Sortzea Heriotza
Inka Roca
1350 aldean – 1380 aldean
  Cápac Yupanquiren semea 1380 aldean
Yáhuar Huácac
1380 aldean – 1410 aldean
  Inca Rocaren semea 1410 aldean
Viracocha Inka
1410 aldean – 1438
  Yáhuar Huácac-en semea 1438
Pachacuti
1438 – 1471
  Viracocha Inkaren semea 1471
Túpac Inka Yupanqui
1471 – 1493
  Pachacutiren semea 1493
Huayna Capac
1493 – 1527
  Túpac Inka Yupanquiren semea 1527
Ninan Cuyochi
1527
Huayna Capac-en semea 1527
Huáscar
1527 – 1532
  Huayna Capac-en semea 1533
Atahualpak hilarazia
Atahualpa
1532–1533
  Huayna Capac-en semea 1533ko uztailak 26
Espainiarrek hilarazia

Konkista ondoko Sapa Inkak

aldatu
Sapa Inka Sortzea Heriotza Oharrak
Túpac Huallpa
1533
Huayna Capac-en semea 1533 Francisco Pizarrok izendatua
Manco Inka Yupanqui
1533 – 1544
  Huayna Capac-en semea 1544 Francisco Pizarrok izendatua. 1536an espainiarren aurka matxinatu zen. Garaitua izan ostean, Vilcabambako Erresuma sortu zuen.
Paullu Inca
1536 – 1549
  Huayna Capac-en semea 1549 Espainiarrek izendatua, Manco Inkaren matxinadaren ondoan. Cuskon agindu zuen.
Sayri Túpac
1544 – 1560
  Manco Inka Yupanquiren semea 1560 Vilcabamban agindu zuen.
Titu Cusi
1563 – 1571
  Manco Inka Yupanquiren semea 1571 Vilcabamban agindu zuen.
Túpac Amaru
1571 – 1572
  Manco Inka Yupanquiren semea 1572ko irailak 24
Espainiarrek hilarazia
Vilcabamban agindu zuen. Azken Sapa Inka izan zen.

Azken Inka ez da nahasi behar Tupac Amaru II.a, XVIII. mendeko Peruko buruzagi indigenarekin.

Erreferentziak

aldatu
  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Inca Roca. artehistoria.com (Noiz kontsultatua: 2015-08-27).

Kanpo estekak

aldatu