Santa Ana Bilboko auzune bat da, Basurtu-Kastrexana errepidearen alboan dagoena, Basurtuko Ospitale zibilaren aurrean hain zuzen.

Santa Ana
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaBilbo
Geografia
Koordenatuak43°15′44″N 2°57′28″W / 43.2623044°N 2.957909°W / 43.2623044; -2.957909

Bere jatorria 1928 urtekoa da. Urte horretako martxoaren 2an, Euskalduna ontziolako eta Basurtuko Ospitale zibileko langile multzo bat elkartu ziren, eta elkarte bat sortzea erabaki zuten, haien etxebizitza familiabakarrak eta merkeak eraikitzeko. Garai horretan Santa Anaren nahi berberarekin beste elkarte batzuk agertzen ziren, adibidez, "Santiago Auzoa", "Loruri", edo "Unión Begoñesa".

48 etxebizitza eraikitzea lortu zuten, eta "Santa Ana Kooperatiba Elkartea" sortu zen.

Hasieran, kooperatiba herri txiki bat bezalakoa zen eta bazeukan, besteak beste, denda txiki bat (elikagai batzuk erosteko), eliza, taberna eta eskola.

Santa Anan ospatzen diren jaiak hurrengoak dira: San Juan (ekainaren 21a) eta Santa Ana (uztailaren 26a).

Komunikabideak eta beste azpiegiturak

aldatu

Gaur egun, Bilboko irteera eta sarrera berriak, eta FEVEren trenbidearen lurperatze-lanak burutzen ari dira auzoaren inguruan, eta auzoaren azpiegiturak eta zerbitzuak mugatuta daude. Baina lan hauek amaitzean, Santa Ana Kooperatiba Elkarteak kanpoan egiteko lekua, parkea, kulunkak, eta etxe-txokoa, elkartzeko, haur-ekintzak edo batzordeak dauka antolatzeko.

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo