Rosa Soroa
Rosa Soroa Oria (Elduain, Gipuzkoa, 1945eko irailaren 3a) Euskal erraketista profesionala izan zen.[1] 16 urtez jardun zuen pilotan.
Rosa Soroa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Elduain, 1945eko irailaren 3a (79 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | pilotaria |
Biografia
aldatuRosa Soroa pilotari familian sortu zen. Aitak pilotan jokatu zuen zale gisa. Osaba Miguel Soroa pilotaria izan zen, nebetariko bat eskuz aritu zen, beste nebak berriz, Miamin, zesta puntan jardun zuen.[2]
Erraketista ibilbidea
aldatuRosa gaztetxotan hasi zen pilotan ikasten Tolosan. Elduaindik Tolosara joaten zen, Beotibar pilotalekuan entrenatzera. Bi urtez aritu zen entrenatzen eta 16 urte besterik ez zituela Madrilera joateko eskaintza jaso zuen. Hantxe egin zuen debuta, Madrid frontoian, 1960ko abenduaren 9an. Aurreneko urteetan arratsaldez eta gauez jokatzen zuten, eta, geroxeago, gauez baino ez. Atzelaria izan zen.[3] Rosa, ama izan zen erraketista profesionala izan zen bitartean, baina amatasunak ez zion bere jarduera eten. Alaba txikia saskitxo batean eramaten zuen entrenamenduetara eta denen artean zaintzen zuten.[4] Ama izan ondoren, 4 bat urtez jarraitu zuen pilotan jokatzen, harik eta 1974. urtean erraketari agur esan zion arte.[5]
Omenaldiak
aldatu- 2015eko uztailaren 23an Errenteriako "Fanderia" frontoiari Agustina Otaola izena jarri zioten eta Agustina buru zela, Miren Uzkudun "Asteasu", Maria Dolores Larramendi, Ramonita Gametxo, Lucia Areitioaurtena, Gloria Agirre "Txikita de Aizarna" eta Maria Elena Hernández erraketistekin batera, Rosa ere omendu zuen.[6]
- 2017an Tolosako Beotibar pilotalekuan, Rosa Soroak omenaldia jaso zuen Izaskun Ayestaran erraketistarekin batera. Tolosa, Elduain eta Ibarrako udalek hartu zuten parte Raketista profesionalak elkarteak antolatutako ekitaldian.[7]
- 2018ko martxoaren 8an Gipuzkoako Foru Aldundiaren Carmen Adarraga Saria jaso zuen Oronan.[3]
- 2018ko irailean, Elduaingo jaietan, herritarrek Rosa Soroa omendu zuten erraketista ibilbideagatik.[8]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Emakume erraketistak - Aintzinako lanbideak» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).
- ↑ Tubia, Iker. ««Madrilen frontoiak leporaino betetzen ziren. Zirraragarria zen»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Las últimas raquetistas» ELMUNDO 2018-03-31 (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).
- ↑ SLU, Herritar Berri. (2015-10-08). ««Jaioterrian ez nuen inoiz nire lanbideaz hitz egiten; inori ez zitzaiola interesatzen iruditzen zitzaidan»» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).
- ↑ Tubia, Iker. ««Madrilen frontoiak leporaino betetzen ziren. Zirraragarria zen»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).
- ↑ «" Agustina Otaola, Raketista Profesionala " Frontoiaren izen berria. :: Eple Errenteria» www.eple-errenteria.org (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).
- ↑ «Emakume, raketista eta profesional izan zirelako - Tolosa» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).
- ↑ «Rosa Soroa raketistari omenaldia egin diote bere jaioterrian - Elduain» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).