Ronald Ross
Ronald Ross (Almora, India, 1857ko maiatzaren 13a - Putney Heath, Londres, 1932ko irailaren 16a) ingeles sendagilea eta bakteriologoa izan zen. Medikuntzako eta Biologiako ikasketak egin ondoren Indiara joan zen, eta paludismoa eltxo batek eragiten duela frogatu zuen. Aurkikuntza horrek berebiziko garrantzia izan zuen eritasun horri aurre egin ahal izateko. 1902an Medikuntzako Nobel saria eman zioten.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu