Putreen estela Mesopotamiako Aro Dinastiko Zaharreko monumentu bat da. K.a. 2450 aldean egin zen, Lagasheko errege Eannatumek Ummaren aurka lortutako garaipenaren oroitzapena egiteko. Egun Parisko Louvre museoan dago.[1]

Putreen estela
Jatorria
Sortzailea(k)ezezaguna
Sorrera-urteaK.a. 2460(e)ko hamarkada
Jatorrizko herrialdeaSumer
Aurkikuntza lekuaGirsu
Aurkikuntza data1880
Aurkitzailea edo asmatzaileaErnest de Sarzec
Ezaugarriak
Materiala(k)kareharria
Dimentsioak1,8 (altuera) × 1,3 (zabalera) × 0,11 (lodiera) m
Kokapena
LekuaRoom 236 (en) Itzuli
BildumaDepartment of Near Eastern Antiquities of the Louvre (en) Itzuli
InbentarioaAO 16109, AO 50, AO 2346 eta AO 2348
Koordenatuak31°37′00″N 46°09′00″E / 31.616667°N 46.15°E / 31.616667; 46.15
Map
JabeaFrantziar Estatua

Historia

aldatu

Kisheko errege Meslimen epaiaren bidez konpondu zen Lagash eta Ummaren arteko lehen gatazka. Handik urte batzuetara, Ummako errege Akurgalek, tenplu eta kanalen eraikuntzan nabarmendu zenak, gerra berrabiarazi zuen. Orduan, estelak dioenaren arabera, Lagasheko erregearen seme Eannatumek Ummako erregea garaitu zuen. Horren ondorioz, Lagash Sumerko hiri nagusi bilakatu zen.[1]

Kontserbatu diren txataletan Lagasheko soldaduak ilaran desfilatzen ageri dira; lurra hilotzez josirik dago, eta haien inguruan zakurrak eta putreak daude.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Stèle des vautours. louvre.fr (Noiz kontsultatua: 2018-6-7).

Kanpo estekak

aldatu