Proventza-Alpeak-Kosta Urdina

Frantziako eskualde administratiboa

Proventza-Alpeak-Kosta Urdina[1][2] (frantsesez: Provence-Alpes-Côte d'Azur, okzitanieraz: Provença-Aups-Còsta d'Azur, frankoproventzeraz: Prouvènço-Aup-Costo d'Azur) Frantziako eskualdea da, Okzitaniako lurraldea ere dena.

Proventza-Alpeak-Kosta Urdina
Provence-Alpes-Côte d'Azur

flag of Provence-Alpes-Côte d'Azur (en) Itzuli

Geografia
HiriburuaMarseilla
43°17′48″N 5°22′35″E
Azalera31.400
Punturik altuenaBarre des Écrins
MugakideakPiemonte, Liguria, Auvernia-Rodano-Alpeak eta Okzitania
Administrazioa
Renaud Muselier (mul) Itzuli
Demografia
Biztanleria5.127.840
Dentsitatea163,31 bizt/km²
Erabilitako hizkuntzak
Ekonomia
Historia
Sorrera data: 1970eko urtarrilaren 11
Bestelako informazioa
Ordu eremua
maregionsud.fr

Mugakide hauexek ditu: iparraldean Auvernia-Rodano-Alpeak, mendebaldean Okzitania, ekialdean Piemonteko eskualdea (Italia) eta hegoaldean Mediterraneo itsasoa (eta Monako).

Marseilla da eskualdeko hiriburu eta hiri nagusia biztanleei dagokienez. Niza eta Toulon bigarren eta hirugarren hiri handienak dira, hurrenez hurren.

Sei departamendu ditu eskualdeak: Proventza Garaiko Alpeak, Alpe Garaiak, Itsas Alpeak, Rodanoren Ahoak, Var eta Vaucluse.

Alpe mendialdearen hegoaldeko mendiek hartzen dute Proventza-Alpeak-Kosta Urdina lurraldeko parte handiena, eta orografiak behera egiten du hegoaldera jo ahala. Côte d'Azur izena ematen zaio hego-ekialdeko kostaldeari. Comtat, Crau eta Camargueko ordokiak daude mendebalean. Rodano ibaiak, beraren adarrak (Drôme, Ouvèze, Nesque, Coulon, Durance), Argens, Var eta Vesubio ibaiak igarotzen dira handik.

Klima mediterraneokoa da hegoaldean eta ekialdean, eta Alpe aldekoa, berriz, iparraldean. Biztanle gehienak kostaldean eta Rhône ibaiaren ertzetan bizi dira. Hirietan bizi da biztanleen % 80. Nekazaritza (mahatsa, olibondoak, garia, garagarra), industria (petrolio findegiak, industria petrokimikoa, hegazkingintza) eta, batez ere, turismoa ekonomi jarduera nagusiak dira.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (PDF) 36. arauaː Frantziako Errepublikako eskualde, departamendu eta hiriburuen izenak. .. 1995era arte Provence-Alpes-Côte-d'Azur arautua
  2. Izen historiko gisa Proventza erabili daiteke. 139. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-9-21).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu