Primož Peterka
Primož Peterka (ˈpriːmɔʃ ˈpeːtərka ahokstua; Ljubljana, 1979ko otsailaren 28a -) Esloveniako eskiatzailea arrakastatsua izan da, jauzietan espezializatu zena.
Primož Peterka | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ljubljana, 1979ko otsailaren 28a (45 urte) |
Herrialdea | Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista 1991) Eslovenia (1991 - |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | esloveniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | eski jauzilaria eta ski jumping coach (en) |
Pisua | 66 kilogramo |
Altuera | 182 zentimetro |
Jasotako sariak | |
primoz-peterka.com | |
Ibilbidea
aldatuPrimož Peterka Ljubljana ondoko Prikrnica herrian jaio zen. Kranjko Triglav eski klubean hasi zen. 1996an egin zuen debuta Munduko Kopan. 1996-97 denboraldian zazpi txapelketa irabazi zituen eta baina Lau tranpolinen txapelketa garrantzitsua ere. 1997an 200 metrotik gorako jauzia egin zuen lehen eskiatzaile esloveniarra izan zen.
Bere herrialdeko inoizko kirolaririk hoberenen artean dago.
Palmaresa
aldatu- Munduko Kopa:
- Irabazi: 1996-97, 1997-98.
- Irabazitako txapelketak:
- Zakopane: 1995-96, 1997-98
- Falun: 1995-96, 1996-97, 1997-98
- Kuusamo: 1996-97, 2002-03
- Harrachov: 1996-97
- Garmisch-Partenkirchen: 1996-97, 2002-03
- Engelberg: 1996-97 (2 txapelketa)
- Bad Mitterndorf: 1996-97
- Lahti: 1996-97
- Oslo: 1997-98
- Olinpiar Jokoak:
- Brontzezko domina 2002an.
Filmak
aldatuBi filma egin dira Primož Peterkaren bizitzari buruz, Vleci, Primož (Hegan egin, Primož) eta Peterka: leto odločitve (Peterka, erabakiaren urtea).
Kanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Primož Peterka |