Piraha hizkuntza
Piraha hizkuntza (edo múra-pirahã) piraha herriaren mintzaira da; Brasilgo Maici ibai ondoan bizi dira pirahãk. Hizkuntza bakartuetako bat da, euskararen antzera. Gaur egun, piraha hizkuntzaz soilik 150tsu lagunek egiten dute, Maici ibaiaren ertzeko zortzi hirixkatan. Hiztun elebakarrak dira gehienak; hitz zenbaixka baizik ez dakite portugesez, eta beren hizkuntza (piraha) denik hoberena dela uste dute.
Hizkuntzaren bereizgarriak
aldatuPiraha munduko hizkuntza bitxieneetako bat da eta bereizgarri asko ditu. Haren bereizgarri nagusiak honako hauek dira:
- hizkuntzak –hawaiiera, beste Polinesiako hizkuntza gehien eta rotokaserarekin (azkenak 8 fonema bakarrik ditu) batera– oso-oso fonema gutxi ditu eta, horrez gain, alofono asko; halaber, bi munduko hots bakanenak ditu: [ɺ͡ɺ̼] eta [t͡ʙ̥];
- ez du errekurtsiorik, hau da, ez daiteke pirahaz esan, adibidez, «Zuk esan didazu berak esan dizula...»; «Zuk esan didazu» edo «Berak esan dizu» bakarrik esan daiteke;
- ez ditu hitzak koloreak adierazteko, «ilun» eta «argitsu» esanahiak dituzten hitzak bakarrik;
- hizkuntzaren pertsonak adierazten dituzten izenordain guztiek maileguak dirudite – munduko hizkuntzen artean oso gutxitan jazotzen da hori;
- mintzatzea txistu egite edo burrunbatzean ahalgarria da;
- ez du zenbakiak adierazteko hitzik: beraz, zenbatzea ezinezkoa da («asko» esanahia duen hitza bakarrik du).
Fonetika
aldatuKontsonanteak
aldatuFonema | Ahoskera | Adibide |
---|---|---|
/p/ | [p] | pibaóí «igaraba» |
/t/ | [t] | taahoasi «hondar» |
[tʃ] i-ren aurretik | tii «hondakin» | |
/k/ | [k] | kaaxai «guakamaio» |
/ʔ/ | [ʔ] | kaaxai |
/b/ | [b] | xísoobái «egunsenti» |
[m] hasieran | boopai «eztarri» | |
/ɡ/ | [ɡ] | xopóogií «inga (fruta)» |
[n] hasieran | gáatahaí «lata» | |
[ɺ͡ɺ̼] ([g]-ren beharrean erabiltzen da batzuetan) | toogixi «aitzur» | |
/s/ | [s] | sahaxai «ez da behar» |
[ʃ] i-ren aurretik, [h] emakumezko hizketan | xísiisí «gantz» | |
/h/ | [h] | xáapahai «gezi» |
Bokalak
aldatuAurrekoak | Atzekoak | |
---|---|---|
Itxiak | i | o |
Irekiak | a |
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |