Pentsio funts
Pentsio funtsa pertsona batek bere bizitzan zehar aurreztu eta inbertituriko dirua da, erretiroan pentsio moduan berreskuratzeko asmoarekin eratua. Helburu berdinarekin, pertsona multzo batek kudeaketa komun batez eta inbertsio-agente baten bitartez egindako inbertsio osoari ere pentsio funts deritzo.
Espainiako Pentsioen Erreserbako Funtsa
aldatuEspainiako Estatuko Pentsioen Erreserbako Funtsa etorkizuneko pentsioak babesteko tresna bat da. Funts hori 2000. urtean sortu zuten, Espainiako patronalak, gobernuak eta sindikatuek izenpeturiko Toledoko Itunaren gomendioz. Haren lehen diru-hornidura 601 milioi eurokoa izan zen. 2001ean, 1.803 milioi jarri zituzten, 2002an 3.575 milioi, eta 2004an 2.402 milioi euro. 2004ean, pentsioen funtsa 8.669 milioi eurokoa da. Funts horretako diru-hornidurak enpresek eta langileek Gizarte Segurantzari pagatzen dizkioten kotizazio sozialen soberakinen zati batetik datoz. Funts hori Espainiako Bankuaren kontu batean gordailutzen da, urteroko etekinekin batera, eta diru guztia Estatuko Altxortegi Orokorraren bitartez berrinbertitzen da aktibo finantzazio publikoetan zor publikoa. 2004 arte sorturiko etekinak 288 milioi euro dira[1].
Erreferentziak
aldatu- ↑ CC-BY-SA http://www.argia.com/argia-astekaria/1968/zer-da-pentsioen-funtsa Argia, 2004-11-28
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |