Edson Arantes do Nascimento (Três Corações, 1940ko urriaren 23a - São Paulo 2022ko abenduaren 29a), batez ere Pelé[1] ezizenaz ezaguna, brasildar futbolaria izan zen, zaletu eta aditu askoren iritziz inoiz izan den handiena. Mendeko Atleta titulua jaso zuen 1981ean, L'Équipe frantziar kirol-egunkariak emanik.[2]

Pelé

3. Minister of Sports of Brazil (en) Itzuli

1995eko urtarrilaren 1a - 1998ko abenduaren 31
Bernard Rajzman (en) Itzuli - Rafael Greca (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEdson Arantes do Nascimento
JaiotzaTrês Corações1940ko urriaren 23a
Herrialdea Brasil
Talde etnikoaAfrican Brazilians (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaportugesa
HeriotzaMorumbi (en) Itzuli eta Albert Einstein Israelite Hospital (en) Itzuli2022ko abenduaren 29a (82 urte)
Hobiratze lekuaMemorial Necropole Ecumenica (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: ondesteko minbizia
organo anitzeko disfuntzio-sindromea
Familia
AitaDondinho
AmaCeleste Arantes
Ezkontidea(k)Rosemeri dos Reis Cholbi (mul) Itzuli  (1966 -  1982)
Assíria Nascimento (en) Itzuli  (1994ko apirilaren 30a -  2008)
Marcia Aoki (en) Itzuli  (2016 -  2022)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
ingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria, politikaria, zinema aktorea eta aktorea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Bauru Atlético Clube1953 / 1956
Santos Futebol Clube1956 / 1974659643
Santos Futebol Clube1957 / 19741.1161.091
Brasilgo futbol selekzio nazionala1957 / 19719277
New York Cosmos1975 / 197765111
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
erdilaria
Kirol zenbakia10
Lateralitateaeskuina
Pisua74 kilogramo
Altuera173 zentimetro
Lantokia(k)Brasilia
Enplegatzailea(k)Nazio Batuen Erakundea
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Pelé

pele10.org
IMDB: nm0671446 Allocine: 35698 Allmovie: p55818 TV.com: people/pele
Facebook: Pele Twitter: Pele Instagram: pele Musicbrainz: 736ce674-b38c-4c81-bdee-4c586a01f9cc Songkick: 104191 Discogs: 458280 FIFA: 63869 UEFA: 100492 Edit the value on Wikidata

Kirol ibilbidea

aldatu

Futbolerako berezko dohaina zuen: zelai gainean lasterra, bizia eta teknika trebekoa zen. Aurrelari aritzen zen maizenik, eta golak erraz sartzen zituen, bai urrundik eta bai gertutik. 1958ko Suediako Munduko Kopan (Jules Rimet lehiaketan) garaipena lortu zuen brasildar taldearekin aritu zen. 1962. eta 1970. urteetan jokatu ziren mundu lehiaketetan ere garaipena lortu zuen . Brasilen jokatu zuen Santos futbol taldean, harik eta 1974an futbola utzi zuen arte. 1975ean, ordea, futbolera itzuli zen 1977 arte, New Yorkeko Cosmos futbol taldearekin dirutza handiko kontratu bat sinatu baitzuen. Futbola utziz geroztik, kirol munduari gertutik loturik segitu zuen aditu lanetan; zenbait liburu ere idatzi zituen eta hainbat filmetan ere izan zen partaide.[3]

Futbol profesionalaren goleatzailerik onena izan zen, 1.284 gol sartu baitzituen bere ibilbide osoan. Partida bakar batean sartutako gol kopururik handiena 1964an lortu zuen: 8 gol (Santos 11-Botafogo 0). 1959ko denboraldian 127 gol sartu zituen, inoizko markarik handiena.

Brasilgo selekzioa

aldatu

Brasilgo selekzioarekin 92 partida ofizial jokatu zituen eta taldeko golegilerik onena izan zen, 95 golekin, baita Munduko Txapelketetan inoizko brasildarrik onena ere (12 gol). 1958an, Munduko Txapelketa lortzen futbolaririk gazteena izan zen. Haren azken partida 1971ko uztailaren 18an izan zen, Brasil-Jugoslavia zehazki.

Futbol klubak

aldatu

Brasilgo Santos FC taldean jokatu zuen 1956tik 1974 arte eta ondoren, New York Cosmos talde estatubatuarrean, 1975etik 1977 arte.

Tituluak

aldatu
  • Munduko Txapelketa: 1958, 1962 eta 1970.
  • Kluben arteko Munduko Txapelketa: 1962 eta 1963.
  • Ameriketako Askatzaileen Kopa (Taça Libertadores da América): 1962 eta 1963.
  • Brasilgo Kopa: 1961, 1962, 1963, 1964, 1965, 1966, 1967, 1968, 1969, 1970 eta 1971.
  • Rio-São Paulo: 1959, 1963, 1964, 1966 eta 1968.
  • Campeonato Paulista: 1958, 1960, 1961, 1962, 1964, 1965, 1967, 1968, 1969, 1973.
  • Ipar-Ameriketako Txapelketa: 1977 (NY Cosmos).

Zinema

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) [http://news.bbc.co.uk/hi/spanish/misc/newsid_4584000/4584874.stm Cuando Pel� odia llamarse Pel�. ] 2006-01-05 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  2. «Pelé. Biografía de Pelé» web.archive.org 2010-08-08 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  3. «elmundo.es - Mundial 2006» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).

Kanpo estekak

aldatu