Pavel Bermondt-Avalov

Pavel Rafalovitx Bermon(d)t-Avalov (Avalishvili) (errusieraz: Павел Рафалович Бермон(д)т-Авалов; 1877ko martxoaren 4a - 1974ko urtarrilaren 27a ) Ussuriko kosakoa eta gerra jauna izan zen . [1]

Pavel Bermondt-Avalov

Bizitza
JaiotzaTbilisi1877ko martxoaren 4a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaNew York1974ko urtarrilaren 27a (96 urte)
LeinuaAvalishvili (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
ingelesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakgerra-jauna eta idazlea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraErrusiako Armada Inperiala
Zalditeria
Graduacavalry master (en) Itzuli
maior jeneral
koronel
Parte hartutako gatazkakErrusia-Japonia Gerra
Lehen Mundu Gerra
Errusiako Gerra Zibila
Boxerren matxinada
Latvian War of Independence (en) Itzuli
Lithuanian Wars of Independence (en) Itzuli

Biografia

aldatu

Lehen urteak

aldatu

Tbilisin jaio zen, gaur egungo Georgiako hiriburua. Avalov abizena (Avalishvili) bere aitatzakotik lortu zuen; Mikhail Avalishvili printzea. Musikatik bideratutako ikasketak jaso zituen eta 1906an Ussuriko kosakoen brigadetan sartu zen Transbaikaliako kosakoen musika zuzendaria izan eta gero. 1909an lantzari erregimentu batean sartu zen eta kapitain mailara igo zuten 1914an.

Gerra zibila

aldatu

Mendebaldeko Errusiako alemaniar armada agintzeko bidalia izan zen, eta armada honek geroago bere izenaz ezagutua izango zen; hau da, Bermontiarrak. Armada honen betebeharra Boltxebikeak atakatzea zen, baina Pavelek komunistak bere laguntza gabe garaituak izango zirela pentsatzen zuen, orduan, bere armada beste funtzio batentzat erabili zuen, Baltikoko errepublika berriak atakatzea. Ezin da ziur jakin, baina bere armada 50.000 soldaduz gutxi gora behera osatuta zegoela pentsatzen da. Jeneral antikomunistetako monarkiaren alde egiten zuen gutxieneko bat izan zen.

Jeneral titulua jaso zuen 1918an. Anatoli Lieven printzearen Baltikoko armada zurien agintaria bihurtu zen, Baltische Landswehrren parte zena. 1919an Rüdiger von der Goltz jeneralaren armadarekin elkartu zen eta "Erdialdeko eta Mendebaldeko gobernua" sortzen saiatu zuten Rigan. Alemaniar armada askeak Baltikoan borrokatzen egon ziren 1919ko hasieratik boltxebikeak kanpoan mantentzeko. 1919ko udan Ententeak eta Alemaniako gobernuak tropei atzera egiteko agindu zien, baina hauek ezetz. Urriaren hasierara arte ia 40.000 alemaniar bolondres sartu ziren Pavelen armadan, baita 10.000 errusiar gerra preso, Alemaniatik askatuak. Alemaniako gobernua dirua ematen gelditu zuenean beste alemaniarrengatik etortzen hasi zen; gehienak Baltikoan interes ekonomikoak bermatzeko nahian. Azkenean Pavelen armada bere dirua inprimatzen hasi zen.

Mendebaldeko errusiar armadak Semigalia, Kurlandia ( Liepāja izan ezik) eta Samogitia erasotzea erabaki zuen eta Riga inbaditu zuen, baina geroago Letoniak eta Lituaniak hainbat gudetan garaitu zuten Pavel, Estoniarren laguntzarekin. Baltikoko kanpaina honek "abenturazale" bezala ezagutzea balio izan zion Paveli, eta horrela ezagutzen zaio letoniar historiografian. Porrot hauek eta gero Alemaniara ihes egitera behartuta egon zen, eta 1919ko Abenduan azken borrokalariak Tilsiten sartu ziren. [2]

Gerraosteko bizitza

aldatu

Pavel Bermondt-Avalov Mendebaldeko Europara alde egin zuen, non bere memoriak argitaratu zituen. 1921etik eta gero Alemanian bizi izan zen eta eskuineko mugimenduetan parte hartu egin zuen. 1936an naziak kartzelatu zuten eta Belgradera alde egin zuen. Azkenean Estatu Batuetara joan zen eta New Yorken hil zen 1974an

Sariak eta ohoreak

aldatu
  • Jurgi Santuaren Ordenaren IV. mailako zalduna
  • Ana Santuaren zalduna

Iturriak

aldatu
  • Bermondt-Avalov, Pavel (1925). Im Kampf gegen den Bolschewismus. Erinnerungen von General Fürst Awaloff, Oberbefehlshaber der Deutsch-Russischen Westarmee im Baltikum. (en alemán). Glückstadt, Hamburg: Verlag J.J. Augustin. OCLC 15188750. Bermondt-Avalov, Pavel (1925). Im Kampf gegen den Bolschewismus. Erinnerungen von General Fürst Awaloff, Oberbefehlshaber der Deutsch-Russischen Westarmee im Baltikum. (en alemán). Glückstadt, Hamburg: Verlag J.J. Augustin. OCLC 15188750.
  • Paluszyński, Tomasz (1999). Walka o niepodległość Łotwy 1914-1921. Warsaw.
  • Paluszyński, Tomasz (2007). Walka o niepodległość Estonii 1914-1920. Poznań.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Letonieraz) Pētersone, Inta. (1999). Latvijas Brīvības cīņas 1918–1920 : enciklopēdija.. Riga ISBN 9984-00-395-7. OCLC .43426410.
  2. Jobst Knigge: Kontinuität deutscher Kriegsziele im Baltikum.

Kanpo estekak

aldatu