Parafiletiko
Organismo-taldeez mintzatuz, jatorrizko espezie batetik eratorritako organismo batzuez eta bestelako arbasoak dituzten duten beste batzuez osatua.
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Filogenian talde bat parafiletikoa da, bere barnean talde horretako bizidun guztien arbaso komuna hartu arren, arbaso horren ondorengo guztiak hartzen ez baditu. Talde hauetan arbaso komunaren ondorengo batzuk ez dira kontuan hartzen. Sailkapen tradizionaletan talde parafiletiko ugari dago, hala nola, kriptogamoak, ornogabeak, arrainak edo narrastiak.
Narrastien kasuan, esate baterako, krokodilidoak genealogikoki hurbilago daude hegaztietatik beste sauropsido batzuetatik baino (anapsida, squamata eta sphenodontia). Hala ere, krokodilidoak narrastien barnean sarturik daude, aipatutako beste sauropsidoekin batera, baina hegaztiak kanpo. Beraz, Reptilia talde parafiletikoa da.