Oihane Perea Perez de Mendiola (Gasteiz, Araba, 1977koabenduaren 20a) bertsolaria da. 12 urterekin Gasteizko bertso eskolan ikasten hasi zen. Irakasle ikasketetan lizentziaduna da, eta gaur egun bertsolaritzako irakaslea da. Lau aldiz irabazi du Arabako Txapelketa.
Oihane Perea
Oihane Perea bertsolaria 2009ko Gasteizko jaietan.
12 urte zituela Gasteizko bertso eskolan sartu zen. Euskal Herriko Eskolartekoan eta San Prudentzio Sariketan ia edizio guztietan parte hartu zuen. Hainbat urtetan Arabako Bertsolari Txapelketan txapeldunorde izan eta gero, lau aldiz izan da txapeldun: 2007, 2009, 2013 eta 2017an.[1] Arabako Bertsozale Elkarteko eragile da, bertso-eskolako eta bertsolaritza irakaslea ikastetxetan ere bai.