Odei Jainaga
Odei Jainaga Larrea (Eibar, 1997ko urriaren 14a) atleta gipuzkoarra da, xabalina jaurtiketan espezializatua. Gaur egun, xabalina jaurtitzeko Espainiako errekorra da, 84,80 metroko markarekin. Real Sociedad atletismo-klubekoa da 2020ko denboraldiaz geroztik. Lehenago, Eibarko Klub Deportiboan trebatua zen. Haren ama ere, Cristina Larrea, Espainiako txapelduna izan zen 1992, 1993 eta 1994an.
Odei Jainaga | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Eibar, 1997ko urriaren 14a (27 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ama | Cristina Larrea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | xabalinaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 86 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 1,95 metro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
![]() ![]() |
Ibilbidea
aldatu2017an, 20 urte bete aurretik, Espainiako xabalina-jaurtitzailerik onena izan zen, 77,66 m-ko markarekin.
2018ko otsailaren 11n, 23 urtez azpikoen Espainiako marka ondu zuen 77,95 m-ko jaurtiketarekin. Astebete geroago, otsailaren 18an, 80 m-tik gorako lehen jaurtitzailea izan zen, eta 80,64 m-ko Espainiako marka absolutua lortu zuen. Hala, 2003tik Gustavo Dacalen esku zegoen Espainiako errekorra hautsi zuen.[1] Errekorra Manu Quijerak gainditu zuen 2019an.[2]
2020ko abuztuaren 22an, Espainiako errekorra berreskuratu zuen, Leongo RFEAren kontrol batean 81,90 metroko jaurtiketa eginda.[3] Irailaren 6an errekorra hautsi zuen berriro Madrilen, oraingoan 84,10 m-ko markarekin.[4]
2021eko maiatzaren 29an Espainiako errekorra hautsi zuen berriro, 84,80 metroko jaurtiketa egin baitzuen Nazioen arteko Europako Txapelketan.[5] Hala ere, denboraldi osoan zehar sorbaldarekin arazoak izan zituen eta ezin izan zuen Joko Olinpikoetako kalifikazio txanda gainditu.
Erreferentziak
aldatu- ↑ [https://www.rfea.es/web/noticias/desarrollo.asp?codigo=10601 «Real Federaci�n Espa�ola de Atletismo»] www.rfea.es (Noiz kontsultatua: 2021-08-06).
- ↑ Eizmendi, Imanol Magro. «Beste bat 80 metrotik gora bizitzen» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-08-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Odei Jainaga recupera el récord de España» El Diario Vasco 2020-08-22 (Noiz kontsultatua: 2021-08-06).
- ↑ Berria. «Odei Jainagak marka berria ezarri du: 84,10 metro» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-08-06).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-05-29). «Jainagak xabalinako Espainiako marka berria ezarri du, Tokioko minimotik 20 zentimetrora» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-08-06).
Kanpo estekak
aldatu- Odei Jainagaren fitxa RFEAren webgunean
- Odei Jainagaren fitxa IAAFen webgunean