Nikoloz Txkheidze
Nikoloz Txkheidze (georgieraz: ნიკოლოზ (კარლო) ჩხეიძე; errusieraz: Никола́й (Карло) Семёнович Чхеи́дзе; errusieraz transliteratuta: Nikolay Semionovitx Txkheidze[1]), Karlo Chkheidze edo Nicolas Cheidze moduan ere ezaguna (1864ko martxoaren 21greg./martxoaren 9ajul. – 1926ko ekainaren 13a) georgiar mentxebikea izan zen[2].
Nikoloz Txkheidze | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Puti (en) , 1864ko martxoaren 21a | ||||||
Herrialdea | Errusiar Inperioa | ||||||
Heriotza | Q19951419 , 1926ko ekainaren 11 (62 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Grave of Tcheïdzé (en) | ||||||
Heriotza modua | suizidioa | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | georgiera errusiera | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta diplomazialaria | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokrata Social Democratic Labour Party of Georgia (en) | ||||||
Biografia
aldatuGeorgia
aldatuGeorgian, 1890ko hamarkadan marxismoa zabaldu zuen bide-urratzaileetako bat izan zen, 1892an zirkulu marxista bat fundatuz. 1898 eta 1902 artean, Batumin zinegotzi izan zen. Bide legalen aldeko gisa, Errusiako Langileen Alderdi Sozialdemokrata bi korronteetan zatitzean mentxebikeekin lerratu zen. 1905eko Errusiako Iraultzan, Georgian oso paper nabarmena izan zuen, Georgiako marxisten zuzendari nagusia bilakatuz. Iraultza horrek porrot egin zuenean, 1906an atxilotu egin zuten epe labur batez. Urte horretan bertan, Tbilisiko zinegotzi aukeratu zuten eta 1907an, Dumako diputatu (azken kargu hau Errusiako Gerra Zibila hastean Duma disolbatu arte mantendu zuen)[2].
Errusia
aldatuLehen Mundu Gerraren aurka agertu zen, baina ez zuen Leninen ikuskerekin bat egin (gerratik ateratzeko modu bakarra gerra iraultzailea zela esaten zuen ikuspuntuarekin), ezta ere Zimmerwaldeko gerraren kontrako sozialisten batasunarekin. 1917an, ordea, behin Errusian “demokrazia” ezarrita, Errusiako Behin-Behineko Gobernuaren pean gerra-ahaleginarekin jarraitzea babestu zuen. 1917ko otsailaren 28an, Petrogradeko Sobieteko lehendakari aukeratu zuten, eta 1917ko ekainean, Errusia Osoko Langileen Sobietaren Komite Exekutiboko lehendakari (orduan, mentxebikeak Errusian alderdi hegemoniko bat izan ziren)[2].
Petrogradeko Sobietaren lehendakari gisa, 1917ko apirilean, Lenin Petrogradeko Finlandia geltokira iristean harrera egin zion Txkheidzek “iraultza demokratikoaren” eta “demokrazia iraultzailearen batasunaren” aldeko diskurtso bat egin zuen, Leninek ordea, “iraultza sozialistaren” aldeko diskurtso bat egin zuen. Postu horietatik, Alderdi Mentxebikearen eta Sobieten ordezkariek Errusiako Behin-behineko Gobernuarekin bat egin zezaten eta honen politika jarrai zezaten babestu zuen, Irakli Tsereteli alderdiburuaren ildoa jarraituz. Beraz, Sobietak botere osoa hartzearen kontrakoa zen, eta Uztaileko Egunak izan zirenean, manifestazioen krisialdian argi utzi zuen hori, boltxebikeen kontrako errepresioa zilegiztatuz[2].
Alderdi Mentxebikeak itzala galtzearekin batera, bere eragina txikiagotuz joan zen: irailean, boltxebikeek Petrogradeko Sobietaren gaineko gehiengoa lortu zuten, Txkheidze kargugabetuz, eta urriaren 25ean, Errusia Osoko Langileen Sobieten II. Biltzar Nagusian baita, Txkheidzek postu hori ere galdu zuen. Urriko Iraultza Sozialista gertatzerakoan Georgian zegoen, eta handik aurkakotasuna ageri zuen[2].
Transkaukasia
aldatu1918ko otsailean, Transkaukasiako Errepublika Federal Demokratikoaren (Georgia, Armenia eta Azerbaijan, gutxi gorabehera) lehendakari izendatu zuten, baina errepublika horren iraupena oso txikia izan zen: maiatzean Georgiak independentzia aldarrikatu baitzuen. 1918ko maiatzean, Georgiako Errepublika Demokratikoko Parlamentuko lehendakari izendatu zuten, eta errepublika horren konstituzioa idazten lagundu zuen. 1919an, Versaillesko Ituna sinatzean, Georgiako ordezkari izan zen[2].
Azken urteak
aldatu1921an, Georgia boltxebizatu ostean erbestera jo zuen, Frantziara. 1926an, bere buruaz beste egin zuen, bere erbeste-kide georgiarren politikatik erabat aldenduta zegoela eta[2].