Naas
Naas (irlanderaz Nás na Ríogh edo An Nás) Irlandako Errepublikako Kildare konderriko hiriburua da. Naasek 20.713 biztanle ditu (2011) eta konderriko bigarren hiri handiena da Newbridgeren atzetik..
Naas Nás na Riogh An Nás | |
---|---|
Prudens ut Serpens "Sugea bezain Zuhurra" | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Herrialdea Lurralde Historikoa Konderria | Irlandako Errepublika Leinster Kildareko konderria |
Jatorrizko izena | An Nás |
Posta kodea | K |
Geografia | |
Koordenatuak | 53°12′57″N 6°40′01″W / 53.2158°N 6.6669°W |
Altuera | 114 |
Demografia | |
Biztanleria | 21.393 (2016) |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Hiri senidetuak | Dillingen an der Donau, Casalattico eta Omaha |
http://www.naas.ie www.naas.ie |
Etimologia
aldatuIrlanderazko Nás na Ríogh izenak "Erregeen biltokia" esan nahi du, izan ere Leinster Erresumako errege irlandarrak bertan bildu izan baitziren. Normandiarren inbasioaren ondoren (1171) Irlandako parlamentuak bertan biltzen jarraitu zuen.
Historia
aldatuErdi Aroan harresiak jaso zituen alboko Wicklowko konderritik zetozkion O'Byrne eta O'Toole klanen erasoetatik babesteko. Alkatea eta udaleko zinegotziak herriko merkatari eta lur jabe aberatsenen artean erabakitzen zen. Alkateak Sovereign of Naas (Naaseko subiranoa) titulua hartzen zuen, eta Naasek bi toki zituen Irlandako parlamentuan.
Gaur egun Dublinen hiri satelite bihurtu da, jende askok bertan bizi eta hiriburuan lan egiten baitu.
Ondasun nabarmenak
aldatu- San David eliza
Kirolak
aldatuZaldi lasterketek indar handia dute Naasen, eta hirian bi hipodromo daude; Punchestown Racecourse eta Naas Racecourse.
Hainbat futbol talde ere badaude, denetan garrantzitsuena Naas AFC Soccer Club, guztira 500 jokalaritik gora dituena 5 urteko haurretatik hasita.
Hiri senidetuak
aldatuKanpo estekak
aldatu