Muddy Waters
McKinley MorganField (Issaquena konderria, Mississippi, 1915eko apirilaren 4a - Westmont, Illinois, 1983ko apirilaren 30a), Muddy Waters ezizenaz ezagunagoa, Blues musikari estatubatuarra izan zen, Chicagoko bluesaren aitatzat hartzen dena. Halaber, Britainia Handiko bluesaren sorreran eragin handia izan zuen.
Muddy Waters | |
---|---|
(1978) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Rolling Fork eta Issaquena konderria, 1913ko apirilaren 4a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Heriotza | Westmont, 1983ko apirilaren 30a (70 urte) |
Hobiratze lekua | Restvale Cemetery (en) |
Heriotza modua | : bihotz-gutxiegitasuna |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gitarra-jotzailea, abeslaria, egile abeslaria eta kale-artista |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Muddy Waters |
Genero artistikoa | bluesa |
Musika instrumentua | gitarra aho-soinua ahotsa |
Diskoetxea | Testament Records (en) Chess Records Aristocrat Records (en) |
muddywaters.com | |
|
Biografia
aldatuRolling Forken jaioa, Misisipiko estatuan. Bere lehen grabazioa 1940an egin zuen, kongresuko liburutegiarentzat. Beranduago Chicagora joan zen bizitzera, eta bertan utzi zuen gitarra akustikoa elektrikoa hartzeko, garaiko musikari beltzen artean sonatuago bihurtuz.
Chess Recordsentzat eginiko lehen lanean Watersek gitarra eta ahotsa egiten zituen, kontrabaxuaz lagunduta. Beranduago gehitu zituen perkusio instrumentuak eta armonica, bluesaren egitura klasikoa hartuz.
Ahots sakon eta aberatsa zuen, nortasun handikoa, eta garai hartako izar askoren laguntzaz, Waters laster bihurtu zen Chicago Blues deitu zenaren irudi ezagunena. B.B. King berak esango zuen "txikagoko burua" zela bera. Bere taldekide guztiak Chicagoko bluesaren gailurrean zebiltzanak izan ziren: Little Walter, Big Walter Horton, James Cotton, Junior Wells, Carey Bell, Willie Dixon, Otis Spann, Pinetop Perkins, Buddy Guy batzuk aipatzearren.
50 eta 60ko hamarkaden artean eginiko grabaketak bereziki onak dira. Haietako asko klasikoak bihurtu ziren: "Got My Mojo Working", "Hoochie Coochie Man", "She's Nineteen Years Old", "Rolling and Tumbling", "All Aboard"...
Bere eragina musika mota askotan nabari da: Bluesa, Rythm & Bluesa, Rock musika, Folka, Jazza eta Country musika. Rolling Stones taldeak, adibidez, Watersen 1948ko abesti batetik hartu zuten izena. Bere ekarpenaren fruituak ondorengo talde askotan ikus daitezke. Bere kanta ezagunenak "Long Distance Call," "Mannish Boy," eta "I've Got My Mojo Working" (jatorriz Preston Fosterrek konposatua) dira.
Zenbaiten iritziz, "Rock and Roll-aren lehen aita" titulua merezi luke.
Diskografia hautatua
aldatuSingleak
aldatuUrtea | Izenburua | # |
---|---|---|
1941 | "Country Blues" | — |
"I Be's Troubled" | — | |
1948 | "(I Feel Like) Going Home" | 11 |
"I Can't Be Satisfied" | — | |
1950 | "Rollin' and Tumblin'" | — |
"Rollin' Stone" | — | |
"Walkin' Blues" | — | |
"Louisiana Blues" | 10 | |
1951 | "Long Distance Call" | 8 |
"Honey Bee" | 10 | |
"Still a Fool" | 9 | |
1952 | "She Moves Me" | 10 |
"Standing Around Crying" | — | |
1953 | "Turn the Lamp Down Low (Baby Please Don't Go)" | — |
"Blow Wind Blow" | — | |
"Mad Love (I Want You to Love Me)" | 6 | |
1954 | "I'm Your Hoochie Coochie Man" | 3 |
"Just Make Love to Me (I Just Want to Make Love to You)" | 4 | |
"I'm Ready" | 4 | |
1955 | "I Want to Be Loved" | — |
"Mannish Boy" | 5 | |
"Sugar Sweet" | 11 | |
1956 | "Trouble No More" | 7 |
"Forty Days and Forty Nights" | 7 | |
"Don't Go No Farther" | 9 | |
"Just to Be with You" | — | |
"Rock Me Baby" | — | |
"Got My Mojo Working" | — | |
1957 | "I Live the Life I Love (I Love the Life I Live)" | — |
1958 | "She's Nineteen Years Old" | — |
"Close to You" | 9 | |
1959 | "I Feel So Good" | — |
1962 | "You Shook Me" | — |
"You Need Love" | — | |
1964 | "The Same Thing" | — |
"You Can't Lose What You Ain't Never Had" | — |
Albumak
aldatuUrtea | Izenburua | Diskoetxea |
---|---|---|
1958 | The Best of Muddy Waters | Chess |
1960 | Muddy Waters sings Big Bill Broonzy | Chess |
At Newport 1960 | Chess | |
1964 | Folk Singer | Chess |
1966 | The Real Folk Blues | Chess |
Down on Stovall's Plantation: His First Recordings | Testament | |
1967 | More Real Folk Blues | Chess |
1968 | Electric Mud | Cadet Concept |
1969 | After the Rain | Cadet Concept |
Fathers and Sons | Chess | |
Sail On | Chess | |
1971 | They Call Me Muddy Waters | Chess |
Live (at Mr. Kelley's) | Chess | |
1972 | The London Muddy Waters Sessions | Chess |
1973 | Can't Get No Grindin' | Chess |
"Unk" in Funk | Chess | |
1975 | The Muddy Waters Woodstock Album | Chess |
1977 | Hard Again | Blue Sky |
1978 | I'm Ready | Blue Sky |
1979 | Muddy "Mississippi" Waters - Live | Blue Sky |
1981 | King Bee | Blue Sky |
1989 | The Chess Box | MCA/Chess |
1993 | The Complete Plantation Recordings | MCA/Chess |
1994 | One More Mile | MCA/Chess |
2000 | Rollin' Stone: The Golden Anniversary Collection (Chess Masters 1947–1952) | MCA/Chess |
The Lost Tapes | Blind Pig | |
2001 | Muddy Waters 1941–1946 | Document |
The Anthology (1947–1972) | MCA/Chess | |
2004 | Hoochie Coochie Man: Complete Chess Masters, Vol. 2: 1952–1958 | Hip-O Select/Chess |
2006 | The Definitive Collection | Geffen/Chess |
2007 | Breakin' It Up, Breakin' It Down (Muddy Waters, Johnny Winter, & James Cotton) | Epic/Legacy |
2009 | Authorized Bootleg: Live at the Fillmore Auditorium November 4–6, 1966 | Geffen/Chess |
Erreferentziak
aldatu- Can't Be Satisfied: The Life and Times of Muddy Waters by Robert Gordon, 2002, 432. orr. ISBN 0-316-32849-9
- Muddy Waters: The Mojo Man by Sandra B. Tooze, 1997, 383. orr. ISBN 1-55022-296-1
- Muddy Waters: Deep Blues by Muddy Waters, 1995, 183. orr. ISBN 0-7935-0955-6
- Muddy Waters: Deep Blues and Good News by Dave Rubin, Muddy Waters ISBN 0-7935-6501-4
- Bossmen: Bill Monroe and Muddy Waters by James R. Rooney, 1991, 163. orr. ISBN 0-306-80427-1
Kanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Muddy Waters |