Mongol
Mongolak[1] Erdialdeko Asiako talde etnolinguistiko bat dira, gaur egungo Mongolia, Errusiako Buriatia, Kalmukia, Tuva eta Jakutia eta Txinako Barne Mongolian bizi direnak. Herri nomadak dira, lamaismoaren jarraitzaileak, eta mongoliar hizkuntzak erabiltzen dutenak.
Mongolak Монголчууд ᠮᠣᠩᠭ᠋ᠣᠯᠴᠤᠳ | |
---|---|
Gengis Khan, mongol ezagunena | |
Biztanleak guztira | |
~6-10 milioi (2010) | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Txina 5.981.840? Mongolia 2.921.287 Errusia 983.000 Hego Korea 34.000 AEB 15.000–18.000 Kirgizistan 12.000 | |
Hizkuntza | |
Mongoliar hizkuntzak | |
Erlijioa | |
Budismo tibetarra, xamanismoa | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Tungusak, turkiar herriak |
2,3 milioi mongol inguru bizi dira Mongolian, 6 milioi Barne Mongolian eta beste 2 milioi gainerako lekuetan. Daur, buriat, evenk, dordob, turvan eta kalmukak ahaideak dira.
Definizioa
aldatuMongol terminoak hainbat talde biltzen ditu, berez mongol deitu izan direnez gain (horiek khalkha izenarekin ere ezagutzen dira): buriatak, oiratak, kalmukak eta hegoaldeko mongolak (zenbait talde txikiago).
VIII. mendean agertu zen lehen aldiz "mongol" hitza Tang dinastiaren mendeko Txinan. Ondoren, XI. mendearen bukaeran berriro agertu zen Liao dinastian.
Gengis Khanen sasoian, XII. mendean inperio batean bildu zituenez geroztik hasi zen erabiltzen modu arruntagoan.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/02/08 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.