Mikel Zabalza Garate
Mikel Zabalza Garate[oh 1] (Orbaitzeta, 1952 – Intxaurrondoko kuartela, 1985[1]), Donostiako hiribusetako langilea izan zen.[2]
Mikel Zabalza Garate | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Orbaizeta, 1952ko abuztua |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Intxaurrondoko kuartela, 1985eko azaroaren 26a (33 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa: itotzea tortura |
Hiltzailea | Guardia Zibila |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | autobus-gidaria |
Enplegatzailea(k) | Donostiako Udala |
Guardia Zibilak atxilotu eta haren gorpua handik hogei egunera agertu zen Bidasoa ibaian, ur gainean, Endarlatsa inguruan, haren bila zebiltzanek ia egunero miatua zuten toki berean. Bertsio ofizialak dioenez, guardia zibilei arma-zulo bat erakustera zihoala, ihes egin eta zulo batetik ibaira erori eta bertan itota hil zen; hala ere, zantzu ugarik eta segurtasun-indarretako kide zenbaiten testigantzek Mikel Zabaltza torturapean hil zela adierazten dute. Pedro Gómez Nieto agenteak CESIDeko koronel Alberto Peroteri emandako informazioak Zabaltza polizia etxean hil zela azaldu zuen[1]:
« | Zabaltza eskuetatik joan zaie, galdeketan geratu da. Inoiz ez dute atzemango zer gertatu den. Litekeena da bihotza gelditu izana buruan plastikozko poltsa jartzearen ondorioz. | » |
Mikel atxilotu zuten egun berean, Idoia Aierbe neska-laguna eta Ion Arretxe aktorea ere atxilotu eta torturatu zituzten, besteak beste. Mikel eta Ion elkar ezagutzen ez bazuten ere eta elkarren artean harremanik ez bazuten ere, Arretxek tortura basatiak salatu zituen, Mikeli egin zizkioten antzerakoak; "torturak Espainian duen inpunitatea" ere salatu zuen.[3] CNIk 2022ko martxoan adierazi zuen bazuela dokumentazioa Zabalza kasuari buruz, baina halaber gehitu zuen ez zuela emango.[4] Epaitegiek auzia ixtea erabaki zuten. Haren heriotza argitu gabe geratzen zela baieztatu zuten, eta torturapean hil zelako hipotesia irekita utzi. Gaur egun, ofizialki onartzen da Mikel Zabalza guardia zibilek egindako torturen ondorioz hil zela.
Arduradunak
aldatuZabalzaren heriotzarekin lotuta hiru izen aipatu izan dira: Guardia Zibileko teniente Arturo Espejok, Fernando Castañedak eta Gonzalo Pérez Garcíak zaindu behar zuten.
Egungo teniente jeneral Arturo Espejo Valerok, Guardia Zibilaren buruzagitzako kideak, 1985ean parte hartu zuen Mikel Zabalzaren heriotzan. Intxaurrondoko tenientea izanik, Zabalzari Endarlatsako ustezko zuloaren bila lagundu zion instruktorea eta hiru guardietako bat zen, bertsio ofizial sinestezinaren arabera: Zabalzak furgoitik jaitsi bezain laster, eskuburdinak jarrita, haietako bat jo zuen, eta ibaiaren ondoko zulo estu batetik ihes egitea lortu. Han, pista galdu zioten, eta handik egun batzuetara hilda agertu zen.
Espejo komandante mailara igo zuten. 2010ean. 2022ko otsailaren 15ean, Margarita Robles Defentsa ministroak Espejo teniente jeneral izendatu zuen, Guardia Zibilean dagoen mailarik handiena. Bost jeneral baino ez daude. 2022ko martxoaren 2an, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak Laguntza Aginteko buru izendatu zuen, eta Guardia Zibilaren buruzagitzako lau kideetako bat da. Kidegoko zuzendari nagusiaren mende dago zuzenean, eta «finantza-baliabideak zuzendu, koordinatu eta kudeatzeaz eta baliabide materialen politika garatzeaz» arduratzen da. Arturo Espejo Fernando Grande-Marlaska ministroaren konfiantza osoko agintaria zen, eta bere erabaki pertsonal bati egozten zioten haren izendapena.[5] 2023ko apirilean egiaztatu zenez, Pedro Sanchezen gobernupean Guardia Zibileko aginte kupulako postura igo zuten.[6]
Haren oroitzapenetan
aldatuMikel Zabaltza gogoan Herri Ekimena
aldatuMikel Zabaltza gogoan Herri Ekimenak hildako gaztearen familia, lagunak eta gizarteko zenbait ekintzaile biltzen ditu Mikel Zabaltzaren heriotza argitu, erantzukizunak eskatu eta horren oroimena atxikitzeko.
Galdutako objektuak ikus-entzunezkoa (2016)
aldatu2016an, plataformak sustaturiko Galdutako objektuak proiektua aurkeztu zuten, ikus entzunezko batean gertatutako guztia kontatzeko.
Non dago Mikel? dokumentala (2020)
aldatu2020ko irailean, Non dago Mikel? dokumentala aurkeztu zuten Donostiako Zinemaldian.[7] 2021eko otsailaren 25ean Hego Euskal Herriko zinema-aretoetan estreinatu zuten.[8]
Estreinaldian, Pablo Iglesias eta Irene Montero izan ziren, Espainiako Gobernuko ministroak; Iglesiasek adierazi zuen prozesu judizialetan tortura ontzat eman dela eta gaitzetsi zituen Rodriguez Galindo guardia zibil hil berriaren aldeko gorespenak, ordu arte Espainiako ministro batek torturaren erabileraz egindako komentario argienak eta kritikoenak.[9]
Donostiako udalaren omenaldia (2020-12-19)
aldatu2020ko abenduan Donostiako Udalak omenaldia egin zion, udal autobus konpainiako langilea baitzen Mikel. Ekimenak aurrera egin zuen talde guztien adostasunarekin (EAJ, PSE, EH Bildu, PP eta Elkarrekin Donostia).[10]
Udalbatza-aretoan egindako ekitaldian Donostiako bandera eta plaka bat hantxe izan ziren. Eneko Goia alkateak omenaldian gogoratu zuen Zabaltza Donostiako Tranbia Konpainiaren langilea zela. Erantzukizuna, boterea eta gaitasuna dutenek auzia argitzen lagundu zezaten eskatu zuen, Zabaltzaren senideek eta adiskideek zauriak itxi ahal izateko ezinbesteko pausoa zela; izan ere, zauriek zabalik segitzen zutela handik 35 urtera. Lourdes Zabaltza arrebak ahanztura saihesteko Udalaren laguntza eskertu zuen. Gainera, Altza auzoko San Martzial plazan 'Mikelen Txokoa' inauguratu zuten, Zabaltzaren oroimenerako tokia.[10]
Orbaitzetako urteroko omenaldia
aldatuMikel Zabaltzaren heriotzaren nondik norakoak oraindik argitu gabe daude oraindik, 35 urte igaro diren arren. Guardia Zibilak atxilotu, eta itota agertu zen 20 egunera, Bidasoa ibaian. Orbaizetakoa zen Zabaltza eta geroztik, urtero egin izan da oroimen ekitaldia, bere jaiotetxearen atarian. Heriotzaren nondik norakoak oraindik argitu gabe daude oraindik, bildutako pertsonek "egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak eskatzen dute horrelakoetan. Orbaizetako gazteek 1985ean izan zuten ekitaldiaren ideia. Mikel Zabaltzaren hileta egunean, abenduaren 18an, "hainbat auto eta traktorek haraneko errepideak zeharkatu zituzten, ekitaldi espontaneo eta hunkigarri batean". Geroztik, hala egin izan da urtero.[11]
Oharrak
aldatu- ↑ Familiak, Orbaizetako Udalak eta Mikel Zabalza Gogoan Herri Ekimenak Mikel Zabalza grafia erabiltzen dute, baina Euskaltzaindiak Zabaltza hartzen du grafia akademikotzat.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b «Unas grabaciones a altos mandos de la Guardia Civil demuestran que Zabalza murió tras ser torturado en Intxaurrondo» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ Ontoso, Pedro. (2013-10-16). «La Iglesia vasca en tiempos de 'guerra sucia'» El Correo.
- ↑ (Gaztelaniaz) El País. (2017-03-18). «Muere el escritor Ion Arretxe» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-03-18). «El CNI no niega la existencia de documentación sobre el caso Zabalza pero rechaza entregarla» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-03-18).
- ↑ https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20230403/un-implicado-en-la-muerte-de-zabalza-en-lo-mas-alto-de-la-guardia-civil
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-04-02). «Un implicado en la muerte de Mikel Zabalza, en lo más alto de la Guardia Civil» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
- ↑ Hermosilla, Gotzon. «Paperean gelditu zen gezurra» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-09-18).
- ↑ «Estatu krimen baten historia» Berria 2021-02-20 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-02-27). «Iglesias, en el estreno de «Non dago Mikel?»: «La tortura se ha usado procesalmente»» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
- ↑ a b «Mikel Zabalzak erakundeen aurreneko omenaldia jaso du Donostian» www.eitb.eus 2020-12-19 (Noiz kontsultatua: 2020-12-25).
- ↑ «Ehunka lagunek lore-eskaintza egin diote Mikel Zabalzari Orbaitzetan» www.eitb.eus 2020-11-29 (Noiz kontsultatua: 2020-12-25).
Kanpo estekak
aldatu- Jon Mirena Landa Gorostiza: Indarkeria politikoaren ondorioz izandako giza eskubideen urraketen biktimak, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila, 2009 (ikus 87. orrialdea). ISBN 978-84-457-2915-1
- Non Dago Mikel? dokumentala eta Galdutako Objektuak proiektuaren inguruko webgunea http://www.mikelzabaltza.eus
- Jon Idigoras HBko buruzagiaren adierazpenak, hilketa eta Guardia Zibilaren inplikazioa salatuz (Youtube)