Martxoaren 31
data
Martxoaren 31 gregoriotar egutegiaren urteko laurogeita hamargarren eguna da, 91.a bisurteetan. 275 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1937 –
- Italiako armadako hegazkinek Elorrio eta Durango bonbardatu zuten.
- Azazetako sarraskia eragin zuten frankistek, Araban egin zuten handiena. Gasteizko espetxetik 16 preso politiko atera, mendatera eraman eta bertan tiroz hil zituzten
- 1982 – Eusko Jaurlaritzak Izkiko natura parkea izendatu zuen.
- 1983 – Radio Euskadi lehebizikoz aireratu zen.
- 1997 – Uharte Arakilgo tren istripua: Uharte Arakilen izandako tren-istripu batean 18 pertsona hil ziren.
- 2017 – Durangoko bonbardaketaren 80. urteurrena oroitu eta hainbat ekitaldiekin biktimak omendu zituzten.
Mundua
aldatu- 1492 – Errege-erregina Katolikoek juduak kanporatzeko dekretua sinatu zuten.
- 1909 – Serbiak Austria-Hungariako inperioaren Bosnia-Herzegovinaren anexioa onartu zuen.
- 2005 – Terri Schiavo hiltzeko bere gogoa erakutsi zuen emakumea, bere Floridako etxean hil zen.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1983 – Radio Euskadi lehebizikoz aireratu zen.
Mundua
aldatu- 1999 – Wachowski anaiek zuzendu eta idatzi, eta Keanu Reeves eta Laurence Fishburne aktoreek antzeztutako The Matrix filma estreinatu zen.
- 2012 – Belfasten RMS Titanic itsasuntzi famatuari buruzko Titanic Belfast museoa inauguratu zen.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuKirolak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2018ko Miguel Indurain Sari Nagusia: Alejandro Valverde espainiarra garaile.
Mundua
aldatu- 2024ko Flandriako Tourra: Mathieu van der Poel irabazle.
Jaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1366 – Petri Nafarroakoa, Nafarroako infantea eta Mortaingo kondea (h. 1412).
- 1567 – Sancho Alkiza, gipuzkoar itsastar eta funtzionarioa, Venezuela, Guyana eta Kubako gobernadorea (h. 1619).
- 1656 – Juan Andrés Ustaritz, nafar merkataria eta politikaria (h. 1718).
- 1857 – Balbino Garitaonaindia, bizkaitar idazlea (h. 1916).
- 1875 - Alfonso del Valle de Lersundi, gipuzkoar historialaria, Parisen (h. 1944).
- 1882 – Manuel Arantzadi, nafar politikari jeltzale eta abokatua (h. 1942).
- 1886 – Amadeo Gartzia de Salazar, arabar mediku eta futbol entrenatzailea, Deportivo Alavéseko entrenatzailea (h. 1947).
- 1887 – Jose Maria Usanditzaga, donostiar musikagilea, konpositorea eta piano-jotzailea (h. 1915).
- 1888 –
- José María Mateos, bizkaitar kazetari eta entrenatzailea (h. 1963).
- Alberto Matxinbarrena, gipuzkoar futbolaria (h. 1923).
- 1900 – Amadeo Marco, nafar politikari karlista (h. 1987).
- 1905 – Amadeo Labarta, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (h. 1989).
- 1912 – Luis del Campo, nafar sendagilea (h. 1995).
- 1921 – Felix Bidaurreta, nafar txirrindularia (h. 2018).
- 1924 – Manuel Barrenetxea, bizkaitar futbolaria (h. 1998).
- 1935 – Adolfo Pérez Marañón, Marañón, nafar futbolari ohia.
- 1956 – Mikel Mendizabal, gipuzkoar bertsolaria.
- 1958 – Jose Ramon Zabala Agirre, gipuzkoar institutuko irakasle eta literatura-kritikaria.
- 1961 – Belén Cruz, gipuzkoar aktorea.
- 1965 – Miriam Urkia, euskal hizkuntzalaria, euskaltzain urgazlea eta UZEIko Lexikografia Saileko burua.
- 1966 – Nerea Ahedo, bizkaitar politikari jeltzalea.
- 1970 – Urko Aiartza, gipuzkoar abokatu eta politikaria.
- 1973 – Gabriel Esparza, nafar kirolari ohia, taekwondon aritua.
- 1974 –
- Odon Noblia, lapurtar idazle, eskultore eta irakaslea.
- Nerea Riesco, bizkaitar kazetari eta idazlea.
- 1975 –
- Javier Agirre Erauso, gipuzkoar zinema argazkilaria.
- Aritz Gorrotxategi, gipuzkoar idazlea.
- Antxine Olano, bizkaitar telebista-aurkezle eta kazetaria.
- 1985 – Romain Laulhé, lapurtar surflaria.
- 1986 – Egoitz García, bizkaitar txirrindularia.
- 1987 – Alberto Morrás, arabar txirrindularia.
- 1993 –
- Idoia Agirre, gipuzkoar futbolaria.
- Jon Iruarrizaga, bizkaitar futbolaria.
- 1995 – Andoni Ugalde, gipuzkoar pilotaria.
- 1998 – Iñigo Bikuña, gipuzkoar pilotaria.
- 2000 – Asier Córdoba, bizkaitar futbolaria.
- 2013 – Sofia Otero, bizkaitar aktorea.
Mundua
aldatu- 1373 – Katalina Lancasterrekoa, Gaztelako erregina ezkontidea (h. 1418).
- 1499 – Pio IV.a, Aita santua (h. 1565).
- 1519 – Henrike II.a Frantziakoa, Frantziako erregea (h. 1559).
- 1536 – Ashikaga Yoshiteru, Ashikaga shogunerriko hamairugarren shoguna (h. 1565).
- 1596 – René Descartes, frantziar filosofo eta matematikaria (h. 1650).
- 1621 – Andrew Marvell, britainiar idazle eta politikaria (h. 1678).
- 1675 – Benedikto XIV.a, Aita santua (h. 1758).
- 1718 – Mariana Viktoria Borboikoa, Portugalgo erregina ezkontidea (h. 1781).
- 1723 – Frederiko V.a Danimarkakoa, Danimarkako eta Norvegiako erregea (h. 1766).
- 1732 – Joseph Haydn, austriar musikagilea (h. 1809).
- 1778 – Coenraad Jacob Temminck, herbeheretar aristokrata eta zoologoa (h. 1858).
- 1788 – Rama III.a, Siamgo erregea (h. 1851).
- 1809 – Edward FitzGerald, ingeles idazlea (h. 1883).
- 1811 – Robert Wilhelm Bunsen, alemaniar kimikaria (h. 1899).
- 1814 – José Posada, asturiar legelari eta eta politikaria (h. 1885).
- 1819 – Chlodwig zu Hohenlohe-Schillingsfürst, Alemaniako kantzilerra (h. 1901).
- 1823 – William Hart, Eskozian jaiotako estatubatuar margolaria, Hudson Ibaiaren Eskolako kidea (h. 1894).
- 1835 – John La Farge, estatubatuar artista (h. 1910).
- 1841 – Ahmed Orabi, Egiptoko lehen ministroa (h. 1911).
- 1843 – Kristian Zahrtmann, daniar margolaria (h. 1917).
- 1844 – Andrew Lang, eskoziar olerkari, eleberrigile, literatura-kritikari, antropologo eta itzultzailea (h. 1912).
- 1845 – Amós Salvador, espainiar ingeniari eta politikaria (h. 1922).
- 1846 – Lindaura Anzoátegui, boliviar poeta eta idazlea, bere herrialdeko lehen dama (h. 1898).
- 1850 – Charles Doolittle Walcott, estatubatuar paleontologo eta naturalista, Burgess Shale aztarnategiaren aurkitzailea (h. 1927).
- 1851 – Francis Bell, Zeelanda Berriko lehen ministroa (h. 1936).
- 1872 –
- Arthur Griffith, irlandar lider abertzalea (h. 1922).
- Aleksandra Kollontai, errusiar iraultzaile feminista (h. 1952).
- Sergei Pavlovitx Diagilev, errusiar artista (h. 1929).
- 1884 – Henri Queuille, Frantziako lehen ministroa (h. 1970).
- 1885 – Julius Pinkas Pascin, bulgariar-estatubatuar margolaria (h. 1930).
- 1890 – William Lawrence Bragg, Australian jaioa britainiar fisikaria, 1915eko Fisikako Nobel Saria (h. 1971).
- 1893 – Clemens Krauss, austriar orkestra zuzendari eta opera arduraduna (h. 1954).
- 1894 – Anatol Josepho, siberiar-estatubatuar asmatzailea, lehen fotomatoi automatikoa asmatu eta patentatu zuena (h. 1980).
- 1895 – Otto Griebel, alemaniar margolaria (h. 1972).
- 1900 – Henrike, Gloucesterko dukea, britainiar printzea, Australiako gobernadore orokorra (h. 1974).
- 1905 – Robert Stevenson, britainiar ekoizle, zinema zuzendari eta gidoilaria (h. 1986).
- 1906 – Sin-Itiro Tomonaga, japoniar fisikaria, 1965eko Fisikako Nobel Saria (h. 1979).
- 1914 –
- Octavio Paz, mexikar idazle eta poeta, gaztelaniazko egilerik garrantzitsuenetarikoa eta 1990eko Literaturako Nobel Saria (h. 1998).
- Palmira Pla Pechovierto, espainiar pedagogo, maistra eta politikari sozialista (h. 2007).
- 1918 –
- Pura Vázquez, galizierazko eta espainierazko poeta (h. 2006).
- Selfixhe Ciu, albaniar idazle eta itzultzailea (h. 2003).
- 1923 –
- Shoshana Damari, hebrear musikaren erregina, yemendar-israeldar abeslaria (h. 2006).
- Antonio Ubieto, bereziki Erdi Aroa ikertu zuen espainiar historialari eta hizkuntzalaria (h. 1990).
- 1926 – John Fowles, britainiar idazlea (h. 2005).
- 1927 – César Chávez, estatubatuar sindikatu-buruzagia (h. 1993).
- 1928 – Gordie Howe, kanadar izotz hockey jokalari ohia, garai guztietako jokalari onenetakotzat hartua (h. 2016).
- 1929 - Elula Perrin, frantziar idazlea eta diskoteka-jabea, 1970 eta 1980ko hamarkadetako lesbiana-gauaren munduko pertsonaia (h. 2003).
- 1932 – Nagisa Oshima, japoniar zinema-zuzendaria (h. 2013).
- 1934 –
- Richard Chamberlain, estatubatuar aktorea.
- Shirley Jones, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- Carlo Rubbia, italiar fisikaria, 1984ko Fisikako Nobel Saria.
- 1935 – Herb Alpert, estatubatuar musikari eta musika-industrialaria.
- 1936 – Marge Piercy, estatubatuar ekintzaile eta idazlea.
- 1937 – Claude Allègre, frantziar geokimikaria eta politikaria.
- 1939 –
- Zviad Gamsakhurdia, Georgiako presidentea (h. 1993).
- Volker Schlöndorff, alemaniar zinema-zuzendaria.
- Karl-Heinz Schnellinger, alemaniar futbolaria (h. 2024).
- 1943 –
- Roy Andersson, suediar zinema zuzendaria.
- Christopher Walken, estatubatuar aktorea.
- 1945 – Edwin Catmull, estatubatuar zientzialari informatikoa, Pixar-en sortzaileetako bat.
- 1947 – César Gaviria, Kolonbiako presidente ohia.
- 1948 – Al Gore, Ameriketako Estatu Batuetako presidenteorde ohia eta 2007ko Bakearen Nobel Saria.
- 1951 – Lena Söderberg, Interneteko lehen emakumea, suediar modeloa.
- 1955 –
- Gjoko Hadžievski, mazdoniar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Angus Young, eskoziar jatorriko australiar gitarrajolea eta AC/DC taldeko sortzailea.
- 1958 – Maurizio de Giovanni, polizia eleberrien italiar idazlea.
- 1965 – Jean-Christophe Lafaille, frantziar alpinista eta mendi-gidaria (h. 2006).
- 1967 – Ľubomír Luhový, eslovakiar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1968 – César Sampaio, brasildar futbolari ohia.
- 1971 – Ewan McGregor, eskoziar aktorea.
- 1972 –
- Alejandro Amenábar, txiletar-espainiar zinema zuzendari, gidoigile eta konposatzailea.
- Karla Sofía Gascón, espainiar emakume aktore transgeneroa.
- 1976 –
- Ayta Sözeri, turkiar aktore eta musikaria.
- Juan Zunzunegui, galiziar arraunlari ohi eta entrenatzailea.
- 1978 – Alicia Valero Delgado, ingeniaritza kimiko arloko espainiar doktorea.
- 1982 – Chloé Zhao, txinatar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea.
- 1983 – Celia de Molina, espainiar aktore eta gidoilaria.
- 1985 – Dafne Fernández, espainiar aktorea eta dantzaria.
- 1987 –
- Humpy Koneru, indiar xake-jokalaria.
- Luanko Minuto Soler, txiletar ezagunagoa den abeslari eta raperoa.
- 1989 – Samanta Tīna, letoniar abeslaria.
- 1990 –
- Marta Huerta de Aza, espainiar futbol arbitroa, Espainian gizonezkoen futbol profesionalean epailea izan den lehenengo emakumezkoa.
- Lyra McKee, iparirlandar kazetaria (h. 2019).
- María Peláe, espainiar kantautorea, abeslaria eta musikagilea.
- Tautvydas Šležas, lituaniar saskibaloi jokalaria.
- 1994 –
- Babalwa Latsha, Eibar Rugby Taldeko hegoafrikar errugbilaria, Afrikako emakumezko lehen errugbilari profesionala, Lurmutur Hirian.
- Tyler Wright, australiar surflaria.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1887 – Jose Manuel Agirre Miramon, gipuzkoar legelari eta politikaria (j. 1813).
- 1888 – Eduardo Alonso Colmenares, nafar abokatu eta politikaria, Madrilen (j. 1820).
- 1936 – Escolástica Antonia Martina Astibia Iturbe, nafarra, Durangoko bonbarketan eraildako moja (j. 1881)
- 1937 –
- Escolástica Antonia Martina Astibia Iturbe, nafar moja, Durangoko bonbardaketan (j. 1881).
- Teodoro Gonzalez de Zarate, arabar enpresaburu eta politikaria, eraila (j. 1882).
- 1993 – Nicanor Zabaleta, donostiar musikaria, harpa-jotzaile gisa mundu osoan famatua, Puerto Ricon (j. 1907).
- 1995 – Luis Navarro Garnika, nafar jenerala, Espainiako Aire Armadaren kidea, Gerra Zibilean matxinoen alde egin zuena, Madrilen (j. 1904).
- 2001 – Diego Garcia, euskal atleta, maratoietan espezializatua (j. 1961).
- 2003 – Eduardo Urkulo, euskal herritar margolari eta eskultorea, Madrilen (j. 1938).
- 2008 – Carlos Chivite, zentronikoar politikaria, PSNko idazkari orokorra (j. 1956).
- 2012 – Joakin Berasategi, gipuzkoar argitaratzailea, Sendoa argilatxearen sortzailea eta bertsolaritzaren bultzatzailea (j. 1939).
- 2020 – Rafael Berrio, gipuzkoar kantaria eta musikagilea (j. 1963).
- 2021 – Jesús Yagüe, bizkaitar zinema zuzendari eta gidoilaria, Madrilen (j. 1937).
Mundua
aldatu- 1493 – Martín Alonso Pinzón, espainiar itsasgizona (j. 1441).
- 1547 – Frantzisko I.a Frantziakoa, Frantziako erregea (j. 1494).
- 1567 – Filipe I.a Hessekoa, Erreforma Protestantea babestu zuen alemaniarra (j. 1504).
- 1578 – Juan de Escobedo, espainiar politikaria (j. 1530).
- 1621 – Filipe III.a Espainiakoa, Espainia eta Portugalgo erregea (j. 1578).
- 1631 – John Donne, ingeles olerkari, militar eta idazkaria (j. 1572).
- 1727 – Isaac Newton, britainiar zientzialaria, alkimista, filosofoa eta matematikaria, historiako zientzialari hobenetarikoa (j. 1643).
- 1751 – Frederiko Galeskoa, Galesko printzea (j. 1707).
- 1797 – Olaudah Equiano, Ingalaterran eta bere kolonia amerikarretan bizi izandako nigeriar idazlea (j. 1745).
- 1837 – John Constable, ingeles margolari erromantikoa (j. 1776).
- 1850 – John C. Calhoun, AEBetako 7. presidenteordea (j. 1782).
- 1853 – Andrés Narvarte, Venezuelako presidentea (j. 1781).
- 1855 – Charlotte Brontë, ingeles eleberrigilea (j. 1816).
- 1869 – Allan Kardec, Espiritismoaren sortzailea (j. 1804).
- 1877 – Antoine-Augustin Cournot, frantziar filosofo, matematikari eta ekonomialaria (j. 1801).
- 1880 – Henryk Wieniawski, poloniar musikagilea (j. 1835).
- 1894 – William Robertson Smith, eskoziar antropologoa (j. 1846).
- 1898 – Eleanor Marx, aktibista politikoa eta autore marxista (j. 1855).
- 1914 –
- Amanda Jones, estatubatuar poeta eta asmatzailea (j. 1835).
- Hubert von Herkomer, Bavarian jaiotako ingeles margolari, zinemagile eta musikagilea (j. 1849).
- 1917 – Emil von Behring, alemaniar bakteriologoa, 1901eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1854).
- 1919 – Dolors Monserdà, kataluniar idazlea, poeta, ipuin kontalaria, antzerkigilea, saiogilea eta artikugilea (j. 1845).
- 1927 – Kang Youwei, txiniatar idazlea, filosofoa eta politikaria (j. 1858).
- 1928 – Medardo Rosso, italiar eskultorea (j. 1858).
- 1930 – Emil Krebs, alemaniar eleaniztuna, sinologoa eta diplomazialaria, 68 hizkuntzatan jariotasunez hitz egiteko eta idazteko gai zena (j. 1867).
- 1937 – Pauleta Pamies, bartzelonar dantzaria, irakaslea, zuzendaria eta koreografoa (j. 1851).
- 1943 – Pavel Miliukov, errusiar politikaria, Alderdi Konstituzionalista Demokrataren buruzagia eta ideologo nagusia (j. 1859).
- 1945 – Hans Fischer, alemaniar kimikaria, 1930eko Kimikako Nobel Saria (j. 1881).
- 1967 – Rodion Malinovski, sobietar militarra (j. 1898).
- 1970 – Semion Timoxenko, sobietar mariskala (j. 1895).
- 1971 – William John Youden, estatubatuar kimikari eta estatistikaria (j. 1900).
- 1976 – Paul Strand, estatubatuar argazkilari eta zinemagilea (j. 1890).
- 1978 – Eva Mameli Calvino, italiar botanikari, naturalista, eta irakaslea (j. 1886).
- 1980 –
- Vladimír Holan, txekiar poeta eta narratzailea (j. 1905).
- Jesse Owens, estatubatuar atleta, Hitlerren garaiko Olinpiar Jokoetan 4 urrezko domina irabaztearren ospetsua (j. 1913).
- 1988 – William McMahon, Australiako lehen ministroa (j. 1908).
- 1993 – Brandon Lee, estatubatuar aktore eta borroka arteetako artista (j. 1965).
- 1994 –
- Léon Degrelle, Belgikako eskuin muturreko buruzagia eta Waffen SS guda-talde nazien valoniar ofiziala (j. 1906).
- Jose Escobar, kataluniar komikigilea (j. 1908).
- Henri Gouhier, frantziar idazle eta filosofoa (j. 1898).
- 1995 –
- Roberto Juarroz, argentinar idazle eta poeta (j. 1925).
- Selena, Tejano musikako erregina, mexikar jatorriko estatubatuar abeslaria (j. 1971).
- 1997 – Friedrich Hund, alemaniar fisikaria (j. 1896).
- 2000 – Gisèle Freund, alemaniar-frantziar argazkilaria (j. 1908).
- 2001 – Clifford Shull, estatubatuar fisikaria, 1994ko Fisikako Nobel Saria (j. 1915).
- 2003 – Harold Scott MacDonald Coxeter, britainiar matematikaria (j. 1907).
- 2005 – Ángeles Gasset, espainiar maistra, Madrilgo Estudio ikastetxeko fundatzaileetako bat (j. 1907).
- 2008 – Jules Dassin, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1911).
- 2009 – Raúl Alfonsín, Argentinako presidentea eta giza eskubideen bultzatzailea (j. 1927).
- 2012 – Lise London, Frantziako Erresistentziako aktibista, nazien kontzentrazio-eremuetatik bizirik atera zena (j. 1916).
- 2014 – Ana Santos Payán, espainiar argitaratzailea eta idazlea (j. 1972).
- 2016 –
- Hans-Dietrich Genscher, alemaniar politikaria (j. 1927).
- Zaha Hadid, irakiar jatorriko britainiar arkitekto dekonstruktibista (j. 1950).
- Imre Kertész, hungariar idazlea, 2002ko Literaturako Nobel Saria (j. 1929).
- 2017 –
- Gilbert Baker, estatubatuar artista eta eskubide zibileen aldeko ekintzailea (j. 1951).
- James Rosenquist, estatubatuar margolaria (j. 1933).
- 2019 – Nipsey Hussle, estatubatuar rapeatzailea, eraila (j. 1985).
- 2020 – Abdul Halim Khaddam, Siriako presidentea (j. 1932).
- 2021 – Kamal Ganzouri, Egiptoko lehen ministroa (j. 1933).
- 2022 –
- Georgi Atanasov, Bulgariako lehen ministroa (j. 1933).
- Richard Howard, estatubatuar poeta eta itzultzailea (j. 1929).
- Oleksiy Tsybko, ukrainar errugbilari eta militarra, Ukrainako inbasioan (j. 1967).
- 2023 – Rabbie Namaliu, Papua Ginea Berriko 4. lehen ministroa (j. 1947).
- 2024 –
- Tadeusz Kusy, poloniar-afrikaerditar elizgizona (j. 1951).
- Barbara Rush, estatubatuar aktorea (j. 1927).
- Nijolė Sadūnaitė, lituaniar moja eta disidentea (j. 1938).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Anartz eta Auritze/Auritz.
- Transgeneroen Ikusgaitasunaren Nazioarteko Eguna
Kanpo estekak
aldatu