Martin Alonso Sarria

Euskal Herriko politikari eta historialaria

Martin Alonso Sarria Ortiz de Zarate, Martin Alonso Sarria Abeziakoa izenez ere ezaguna (Abezia, ?Gasteiz, 1642ko irailaren 24a) arabar historialari eta politikaria izan zen.[1]

Martin Alonso Sarria

Gasteizko alkate

1629 - 1633

Arabako Ahaldun Nagusia

1621 - 1624
Bizitza
JaiotzaAbezia, ?
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz1642ko irailaren 24a ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta historialaria

Bartolome Sarria eta María Ortiz de Zarateren semea,[2] 1621ean Arabako ahaldun nagusi hautatu zuten Martin Alto de Salinas ordezkatuz. Agintaldia 1624an amaitu zen, Juan Baltasar Urbinak ordezkatua izanik.[3] 1629 eta 1633 artean Gasteizko alkatea izan zen.

1641ean Teatro Cantábrico lana argitaratu zuen, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako historiari buruzkoa.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Alonso de Sarria, Martín» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2024-03-30).
  2. Diccionario geográfico-histórico de España. 2 Real Academia de la Historia, 482 or..
  3. (Gaztelaniaz) Arabako Batzar Nagusiak. Lista de Diputados Generales. .

Kanpo estekak

aldatu
  Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.