Margiana
Margiana[1] (latinez: Margiana; antzinako grezieraz: Μαργιανή) akemenestar satraperria izan zen. Murgab ibaiaren haranean zegoen, egungo Afganistango Badghis probintzia eta Turkmenistango Merv artean. Merv hiriburua zuen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2004/XII/16). 142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. Bilbo.