Malmö (suedieraz ˈmalːˈmøː ahoskatua) Suediako hiria da, populazioaren arabera hirugarrena. Suedia hegoaldeko Eskaniako konderriko hiriburu eta hiri handiena da. 2012ko erroldaren arabera 318.107 biztanle ditu eta metropoli eremuak 687.481 biztanle biltzen ditu.

Malmö
urban area in Sweden (en) Itzuli
Hiriaren hainbat irudi. Ezkerretik eskuinera eta goitik behera: Turning Torso etxeorratza, Malmöko gaztelua, Grifo eskultura, Kronprinsen etxeorratza, eta Øresund zubia. Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Suedia
KonderriaEskania
Izen ofizialaMalmö
Posta kodea21X XX
Geografia
Koordenatuak55°35′35″N 13°01′17″E / 55.593189°N 13.021423°E / 55.593189; 13.021423
Map
Azalera77 km²
Altuera12 m
Demografia
Biztanleria325.069 (2020ko abenduaren 31)
1.067 (2020)
Metropolia687.481
Dentsitatea41 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1353
Telefono aurrizkia040
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
http://www.malmo.se/

Etimologia

aldatu

Izen orijinala Malmhaug da eta "hartxintxar pila" edo "meazko muinoa" esan nahi du.

Geografia

aldatu

Suediako hegoaldeko muturrean kokaturik dago eta Øresund zubiak Danimarkako hiriburu den Kopenhagerekin elkartzen du.

      Datu klimatikoak (Malmö)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2 2 5 10 16 20 21 21 17 12 7 4 11.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -3 -3 -1 2 7 11 13 12 10 7 3 -1 4.8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 49 30 40 38 41 52 61 58 59 57 61 58 604
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 17 13 14 12 12 12 14 13 14 15 17 16 169
Iturria: World Weather Information Service[1]

Historia

aldatu

Danimarkako hiria

aldatu

Malmören aipamenik zaharrena 1275ko agiri batean aurkitzen da, baina hamarkada pare bat lehenago sortu zela uste da. Lundeko artzapezpikuaren itsasportu gotortua zen eta mendeetan zehar Danimarkako bigarren hiri handiena izan zen. XV menderako 5.000 biztanle inguru zituen. Øresund itsasarteko hiri garrantzitsuena izanik Hansa Ligako hiriek merkataritza handi izan zuten berarekin. Sardinzar merkatuagatik zen bereziki ezaguna.

1434an zitadela berria eraiki zen hondartzaren inguruan. Gotorleku honek Malmöhus izena hartu zuen eta ez zuen gaur egungo itxura hartu XVI mendearen erdialdera arte. Pomeraniako Erik-ek (Danimarkako erregeak) hiriko armarria eman zion. Armarri honek Eskania osoa ordezkatu zuen 1660tik aurrera.

XVI mendean protestantismoa hedatu zen Europan zehar eta berau hartu zuen Eskandinaviako lehenengotako hiria izan zen.

Suediako hiria

aldatu

1658an Eskania guztia Suediaren kontrolpean gelditu zen Roskildeko Itunaren ondoren. Malmö berreskuratzeko saiakera ugari egin zituen Danimarkak aipagarriena 1677koa, 14.000 soldaduk hiria hilabetez setiatu zutenekoa, baina suediarrek ondo eutsi zioten hiriari.

XVIII mendean 2.300 biztanleko hiria zen baina Karlos XII.aren gerrek eta izurri pneumonikoak 1727an 1.500 biztanletako populazioa utzi zuten.

1775ean kai barria eraiki zen eta honi lotuta hiria handitzen hasi zen berriro. 1840an Frans Henrik Kockum-ek Kockums ontziola sortu zuen eta munduko ontziola handienetakoa bihurtu zen. 1870an Malmök Norrköping gainditu eta Suediako hirugarren hiri handiena bihurtu zen.

Azken urteak

aldatu

1986an Kockums ontziola-k ateak itxi zituenean Malmören inguruan ezinegona azaldu zen eta maila ertaineko familiek inguruko udalerrietara aldatu zuten beren bizilekua. 1990 hamarkadan Suediako finantza krisia ere etorri zen eta Malmök 27.000 lanpostu galdu zituen.

Malmök buelta eman zion egoerari Øresund zubia eraiki eta Danimarka eta bide batez Europarako atea bihurtu zenean.

Kultura

aldatu

Eraikin kultural ugari daude Malmön, batzuk aipatzearren, Moderna Museet Malmö (Stockholmgo Moderna Museet-en adarra), Rooseum museoa, Malmö Konsthall erakusketa aretoa, Malmöko Opera eta Malmöko Antzokia.

Kirolak

aldatu

Hiriko kirol talde nagusia Malmö FF futbol taldea da, Suediako taldeen artean palmaresik ionena duena, izan ere 18 Liga eta 14 Kopa irabazi baititu. 1979an Europako Kopako finalista izan zen baina Nottingham Forestek 1-0 gainditu zuen. Ingelesek ordea Kontinente arteko Futbol Kopa jokatzeari uko egin zioten eta suediarrak aritu ziren, baina ez zuten garaikurra eskuratu.

Ekologia

aldatu

Malmöko Västra hamnen barrutia karbono neutral izendatua dago. Autorik gabeko eremua da, teilatu berdeak ditu eta akuiferoan energia bilduz neguan etxeak berotzen dira eta udan hoztu.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. World Weather Information Service. (2011ko uztaila). Weather Information for Malmö. .

Kanpo estekak

aldatu

Webgune ofiziala