Maitane Urbieta
Maitane Urbieta (Zumaia, Gipuzkoa, 1983ko otsailaren 25a) Euskadi Irratiko kirol-kazetaria da. Esatari lanak egiten ditu, besteak beste, Hiru Erregeen Mahaia kirol-irratsaioan. Real Sociedaden jarraipena egiten duen Euskadi Irratiko kirol-kazetaria UEFA Europa Leagueko lehen emakume-berriemailea da.[1][2] ETB1en ere aritu da Plazandreak saioko aurkezle moduan.
Maitane Urbieta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zumaia, 1983ko otsailaren 25a (41 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta irrati-esataria |
Biografia
aldatuMaitane Urbieta Zumaian jaio zen 1983ko otsailaren 25ean. Haurtzarotik zuen kirol kazetaritzan lan egiteko ametsa, Iñaki de Mujika bezalakoa izan nahi baitzuen. 2021eko irailaz geroztik Realaren partidak kontatzen ditu Urbietak Euskadi Irratian.[3] Beti jo du bere burua lotsatitzat, baina heldutasunak eta esperientziak beste patxada bat eman diotela adierazi izan du.[4]
Lan ibilbidea
aldatuMaitane Urbieta 2005ean bekadun moduan hasi zen lanean Euskadi Irratian, ondoren albistegietan aritu zen bi urtez eta 2008tik aurrera kiroletako erredakzioan hasi zen. Gaur egun, Hiru Erregeen Mahaia kirol-irratsaioko zuzendaria da.[2]
2021eko irailaz geroztik Realaren partidak kontatzen ditu Urbietak Euskadi Irratian eta Europako Ligako partiden kontakizuna egiten ari direnen artean, bera da lehen emakumea.[4]
Esate baterako, hark jarri zion ahotsa 2021eko urriaren 21ean Realak Sturm Graz taldearen aurka Austrian izandako norgehiagokari.[5] Partidaren bigarren zatian heldu zen donostiarren gola: Aleksander Isak egin zuen, 69. minutuan eta bizi-bizi kontatu zuen Urbietak. Berak adierazi izan duenez, txikitatik izan du Realarekiko sentimendua.[4]
Bestetik, Espainiako Ligako kanpoko partidetan ez du bidaiatzen; irratiak apustu bat egin du Europako Ligan, eta bidaiatu egiten du. Horrek aukera ematen du beste herrialde batzuk eta beste estadio batzuk ezagutzeko, besteak beste, Grazen (Austria), Eindhovenen (Herbehereak) edo Monakon egon da.
Bere lan ibilbidean hainbat lankide izan ditu, besteak beste, Juan Antonio Larrañagak (1.500 partidatik gora kontatu dituena), Gari Uranga (Realeko jokalari ohia), Ángel Garitano Ondarru, Ane Bergara... Iñaki de Mujikaren kontaketa gustatzen zitzaion txikitatik. Bere etxean Herri Irratia entzuten zen, eta Mujikaren estiloa asko gustatzen zitzaion, oso pasionala zela sentitzen baitzuen. Horregatik, txikitan Iñaki de Mujika bezalakoa izan nahi zuen. Bestalde, nahiz eta grabatutako audioak, podcastak... modan egon, nahiago du zuzenean aritu, grabatuta hasten denean, akats gehiago egiten baititu.[4]
2019an Real Sociedad-eko emakumezkoen taldeak Erreginaren Kopa irabazi zuenean Urbieta izan zen irratian golak kantatu zituena eta sarean zabalpen handia izan zuen ospakizunak.[6][7]
2021 urtean zehar telebistan ere aritu da lanean Urbieta. ETB1eko Plazandreak saioko bigarren denboraldian aurkezle lanetan aritu zen. Emakumezko pilotariei buruzko saioa da Plazandreak.[8][2]
Emakumezko kirolariak
aldatuEmakumezko kirolariei merezi duten tratamentua dela eta, zera dio: Egia da emakumezkoen lau euskal talde daudela, eta irratian ez dituztela ematen haien partidak. Ordutegiak ez dira onenak; ezingo litzateke programazioa hankaz gora jarri, baina beti ahalegindu dira emakumezko kirolariei tokia egiten.[4]
Iruditegia
aldatu-
Jokalariek igoera ospatzen, Martin Lasarte gora-goraka, 2010
-
jarraitzaileak kanpoan
-
Jarraitzaileak zelaian
-
Jarraitzaileak zelaia girotzen
-
Emakumezkoen taldea
-
Tenerife-Erreala
-
Zenit-Erreala
-
FCB-Real Sociedad
-
FCB-Real Sociedad
-
FCB-Real Sociedad, 2021-06-20
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Maitane Urbieta, única mujer comentarista de la Europa League» EITB Radio Televisión Pública Vasca 2021-09-29 (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
- ↑ a b c 1.KAPITULUA - MAITANE URBIETA. (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
- ↑ Maitane Urbieta: Nire semea edozein bazterretan golak kantatzen ibiltzen da ama bezala. (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
- ↑ a b c d e Urkizu, Urtzi. ««Txikitan Iñaki Mujika bezalakoa izan nahi nuen»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
- ↑ «Realak lehen garaipena lortu du Europa Ligan Sturm Graz mendean hartuta» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-10-21 (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
- ↑ «Realaren garaipena, Maitane Urbietaren ahotsean • ZUZEU» ZUZEU 2019-05-13 (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
- ↑ «Maitane Urbieta: “Realeko neskek ez dute titulu bat bakarrik ekarri, erreferente bihurtu dira” - Zumaia» Baleike.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
- ↑ «Indarberrituta dator gaur "Plazandreak" saioaren 2. edizioa» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-06-18 (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).