Maialen Arrazola
arraunlaria
Maialen Arrazola Santesteban (Donostia, 1985eko otsailaren 1a) gipuzkoar arraunlari eta entrenatzailea da.[1]
Maialen Arrazola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Maialen Arrazola Santesteban |
Jaiotza | Donostia, 1985eko otsailaren 1a (39 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arraunlaria |
Pisua | 70 kilogramo |
Altuera | 169 zentimetro |
Ibilbidea
aldatuDonostiako Arraun Lagunak taldean hasi zen arraunean,[2] eta gero Hondarribian, San Juanen eta Donostiarran aritu da.
Aulki mugikorrean ibili izan zen hasieran, eta Europako eta Munduko txapelketetan ere parte hartu zuen. Gerora, entrenatzaile lanetan ere aritu zen San Juango traineruan. 2017ko denboraldia amaitzean utzi zuen arraunlari jarduera.[3] Bi urte geroago, berriz, 2020 denboraldirako, berriro ere arraunera itzuli zen, Donostiarrako entrenatzaile eta arraunlari modura.[4]
Palmaresa
aldatu- Kontxako Bandera (4): 2014, 2015, 2016, 2017.
- Emakumezkoen Traineru Liga (4): 2014, 2015, 2016, 2017.
- Txapelketak:
- Euskadiko Txapelketa (2): 2014, 2016.
- Gipuzkoako Txapelketa (2): 2014, 2017.
- Euskadiko distantzia luzeko traineru txapelketa (3): 2017, 2020, 2021.
- Zarauzko Ikurrina (4): 2014, 2015, 2016, 2017.
- Getxoko Bandera (5): 2013, 2014, 2015, 2016, 2017.
Taldeak
aldatuTaldea | Urteak |
---|---|
Arraun Lagunak | 2000-2005 |
Hondarribia | 2006-2012 |
San Juan | 2013-2017 |
Donostiarra | 2019-2020 |
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Maialen Arrazola» Mercado San Martin 2020-08-03 (Noiz kontsultatua: 2021-02-01).
- ↑ «Maialen Arrazolari elkarrizketa» Irutxuloko Hitza 2010-12-02.
- ↑ «Maialen Arrazola: heldu da garaia uzteko» Irutxuloko Hitza 2017-10-26.
- ↑ «Maialen Arrazola izango da Donostiarrako emakumezkoen traineruko entrenatzailea» BERRIA 2019-10-24.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |