Mahats

mahatsondoaren fruitua

Mahatsak (beharbada aitzineuskaraz *banats)[1][erref. behar] sasoika hazten diren fruituak dira, gordinik edota prozesaturik jan daitezkeenak.

Mahats
baia eta fruitu
Historia
Honen produktuaVitis vinifera, Mahatsondo eta Vitis vinifera subsp. vinifera

Mahatsondoak mahatsak ematen dituzten landareak dira eta mahastiak, mahatsondoen multzo handiak.

Terminologia

aldatu

Blanca Urgell hizkuntzalariaren iritziz, mahats hitza fruitu bat izendatzeko zaharrenetako bat izan daiteke.[2] Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoaren arabera, mahatsarno erabiltzen zuen Joanes Leizarragak (1506-1601), beti elkarketa eginez, inoiz ez arno soila.[3]

Konposizioa eta balio nutritiboa

aldatu

A, B eta C bitaminez aberatsa, mahatsak oligoelementu ugari ditu, organismoak asimilatu ahal izateko oreka egokian. Mahats hazi bakoitza argizariz estalita dago, legamiaz aberatsa. Energetikoa, mineralizatzailea, detoxikatzailea, freskagarria eta libragarria, mahatsak oroimenean eragina du eta zelulen berriztapenean, eta zainen babesean ere bai. Mahatsa jatea ona da, arazo hepatikoak, nerbiosoak edo digestiboak dituztenentzat.

Mahats gordina
(balio nutritiboa 100 gramoko)

ura: 80,54 g errauts totalak: 0,48 g zuntzak: 0,9 g balio energetikoa: 69 kcal
proteinak: 0,72 g lipidoak: 0,16 g gluzidoak: 18,10 g azukre sinpleak: 15,48 g
oligoelementuak
kaltzioa: 10 mg burdina: 0,36 mg magnesioa : 7 mg fosforoa: 20 mg
potasioa: 191 mg kobrea: 0,127 mg sodioa : 2 mg zinka: 0,07 mg
bitaminak
C bitamina: 10,8 mg B1 bitamina: 0,069 mg B2 bitamina: 0,070 mg B3 bitamina: 0,188 mg
B5 bitamina: 0,050 mg B6 bitamina: 0,086 mg B9 bitamina: 0 µg B12 bitamina: 0,00 µg
A bitamina: 65 UI erretinola: 0 µg E bitamina: 0,19 µg K bitamina: 14,6 µg
gantz-azidoak
aseak: 0,054 g monoasegabeak: 0,007 g poliasegabeak: 0,048 g kolesterola: 0 mg

Mahatsetik eratorritako produktuak

aldatu

Prozesaturik, mahats zukuak, ozpina, muztioa eta ardoa egiteko erabiltzen du gizakiak. Mahaspasak fruitu lehorrak dira, mahats lehorrez eginak.

Banaketa eta ekoizpena

aldatu
 
Mahats ekoizpena 2005an

FAOren arabera, munduko 75.866 km² mahatsa landatzeko erabiltzen da, eta urtero % 2 handitzen da. Mahats ekoizpenaren % 71 ardoa egiteko erabiltzen da; % 27, fruta gisa; eta % 2, fruitu lehor gisa. Ekoizpenaren zati bat mahats zukua egiteko erabiltzen da.

Honako taula honek mahasti eremu handienak estatuka erakusten ditu:

Herrialdea Eremua
Espainia 11.750 km2
Frantzia 8.640 km2
Italia 8.270 km2
Turkia 8.120 km2
AEB 4.150 km2
Iran 2.860 km2
Errumania 2.480 km2
Portugal 2.160 km2
Argentina 2.080 km2
Australia 1.642 km2
Libano 1.122 km2
10 mahats ekoizle handienak – 2009-10-8
Estatua Ekoizpena (tonak) Oharra
  Italia 8,519,418 F
  Txina 6,787,081 F
  Estatu Batuak 6,384,090 F
  Frantzia 6,044,900 F
  Espainia 5,995,300 F
  Turkia 3,612,781 F
  Iran 3,000,000 F
  Argentina 2,900,000 F
  Txile 2,350,000 F
  India 1,667,700 F
Mundua 67,221,000 G
F = FAOSTAT 2007, G = Guztira gehitua (datu ofiziala, erdi-ofizialak eta estimazioak barne);

Iturria: FAO


Ez dago estatistika fidagarririk ekoizpenari buruz mahats motaka. Hala ere, motarik hedatuena Sultana dela uste da, gutxienez 3.600 km² eremuan landatua. Bigarren hedatuena Airén mota da. Beste mota hedatuenak Cabernet Sauvignon, Merlot, Grenache, Tempranillo eta Chardonnay dira[4].

Mahats motak

aldatu

Mahats mota ugari dago, mahatsondoa erraz mutatzen den espeziea baita, hamaika aldaera sortzen dituena. Euskal Herrian ardoa egiteko erabiltzen direnen artean, heuek ezagunenak dira:

Ardo zuria egiteko mahats barietate batzuk ezagunak dira gure artean, hala nola

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Larry Trask. (2023-06-28). Note 22b: /n/ in Basque. Buber's Basque Page (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-06-28).
  2. Urgell, Blanca. (2023-06-28). «Mazedonia euskaraz» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-28).
  3. Euskaltzaindia. «Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa > mahatsardo» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-28).
  4. The most widely planted grape in the world. .

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu