Luis Urbina (militarra)
Luis Urbina (gaztelaniaz: Luis de Urbina) (Gasteiz, 1721eko urriaren 11- Madril, 1799ko otsailaren 8) arabar militarra Espainiako Armadan.
Luis Urbina (militarra) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1721eko urriaren 11 |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 1799ko otsailaren 8a (77 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | ofizierra |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Espainiako Lurreko Armada |
Biografia
aldatuJuan Manuel Urbinaren anaia zen. 16 urte zituenean itsas armadan sartu zen, eta handik hiru urtera alferez egin zuten. 1742. urtean Italiarantz itsasoratu zen, ingelesen eta austriarren aurka borrokatzera. 1745. urtean, Sevillako errejimentuko komandante zela, Orango plaza gobernatzera joan zen; baina, agintari erlijiosoekiko zituen konponezinak ikusirik, Iruñera bidali zuten. Soraluze, Tolosa eta Arrasateko armagintza eta altzairugintzak behatzeko agindua jaso zuen, geroago Toledoko ezpatagintza sortzeko. 1762. urtean, Ingalaterraren aurkako gerra piztu zenean, Erregearen gudarosteetako brigadier egin zuten. 1769. urtean, Habanarantz abiatu zen, eta, hurrengo urtean, Espainiara itzuli zen, mariskal zela. 1776. urtean, teniente koronel egin zuten, eta hamalau urtez izan zen fiskal militarra. 69 urte zituenean, Ceuta defenditzeko agindua eman zioten, eta erraz gainditu zitzaion Marokoko erregeari. 1792. urtean, Frantziako Konbentzioak Espainiako errege Karlos IV.ari gerrara hots egin zionean, Valentziara bidali zuten Luis Urbina, eta Valentziako eta Murtziako erresumako kapitain nagusi izendatu zuten. Karlos III.aren Ordenako Gurutze Handiarekin saritu zizkioten bere lanak.
Bibliografia
aldatu- Joaquín José de Landázuri: Varones ilustres Alaveses, Gasteiz, 1799.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz):Luis Urbina Auñamendi Entziklopedian.