Los Angeles konderria
Los Angeles konderria (ingelesez Los Angeles County) Ameriketako Estatu Batuetako Kalifornia estatuko 58 konderrietako bat da. 2010. urteko erroldaren arabera, 10.486.832 biztanle zeuden, 937,1 bizt./km²-ko dentsitatearekin: Estatu Batuetan biztanle gehien zituen konderria zen. Konderriko hiri nagusia Los Angeles da, biztanle gehieneko bigarren hiria.
Los Angeles konderria Los Angeles County | |
---|---|
Ameriketako Estatu Batuetako konderria | |
Banaketa administratiboa | |
Herrialdea | AEB |
Estatua | Kalifornia |
Kodea | 06037 |
Hiriburua | Los Angeles |
Los Angeles konderriaren kokapena AEBtan | |
Informazio geografikoa | |
Koordenatuak | 34°03′N 118°15′W / 34.05°N 118.25°W |
Biztanleria | 10.014.009 bizt. |
Eremua - Lurra - Ura | 12.304,88 km2 10.509,87 km2 (%85.41) 1.795,01 km2 (%14.59) |
Dentsitatea | 0,95 bizt/km2 |
Datu gehigarriak | |
https://lacounty.gov |
Historia
aldatuLos Angeles konderria 1850. urtean sortu zuten, Kalifornia Estatu Batuetan sartu zenean. Gerora, Los Angeles konderriko lur zati batzuetatik San Bernardino konderria sortu zen 1853. urtean (konderri horretatik sortu zen aurrerago Riverside konderria, 1893. urtean); Kern konderria 1866. urtean, eta Orange Konderria 1899. urtean.
Geografia
aldatuMetropoli-Eremuak Los Angeles konderriko mugak gainditzen ditu, eta konderri hauetara ere hedatuta dago: Orange, San Bernardino, Riverside eta Ventura.
Konderriaren banaketa
aldatu- Ekialdean: Ekialdeko Los Angeles, San Gabriel Ibarra, Pomona Ibarra
- Mendebaldean: Westside, Beach Hiriak
- Hegoaldean: Hegoaldeko Badia (South Bay), Palos Verdes Penintsula, Hegoaldeko Los Angeles, Gateway Hiriak
- Iparraldean: San Fernando Ibarra, Antelope Ibarraren zati batzuk eta Santa Clarita Ibarra
- Erdialdean: Los Angeles erdigunea, Mid-Wilshire
Hiri handienak
aldatuLos Angeles konderrian 88 hiri daude. 2008. urtean biztanle gehien hemen zeuden:
- 1. Los Angeles, 4.065.585
- 2. Long Beach, 492.682
- 3. Glendale, 207.303
- 4. Santa Clarita, 177.150
- 5. Pomona, 163.408
- 6. Palmdale, 151.346
- 7. Pasadena, 150.185
- 8. Torrance, 149.111
- 9. Lancaster, 145.074
- 10. El Monte, 126.308
- 11. Inglewood, 118.868
- 12. Downey, 113.469
- 13. West Covina, 112.648
- 14. Norwalk, 109.567
- 15. Burbank, 108.082
Demografia
aldatu2010eko zentsoan bizi ziren 9.818.605 pertsonetatik 7.416.210 txuriak edo hispanoak dira. Horietatik hispano edo latino kategorian 4.687.889 dira. 815.086 beltzak edo afroamerikarrak. 18.886 amerikar natiboak ziren eta 22.464 Hawaii edo Pazifikoko irletako natiboak. 1.325.671 asiarrak ziren. Bestelako arraza bat kategorian 25.367 biztanle daude. Bukatzeko euren burua arraza bat baino gehiagotan 194.921 pertsonek kokatzen zuten.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Los Angeles konderriko webgune ofiziala (Ingelesez)