Livingstone ur-jauziak
Livingstone ur-jauziak (frantsesez: Chutes de Livingstone), David Livingstone esploratzailearen omenez horrela deituak, Kongo ibaian dauden 32 ur-laster eta ur jauziak dira. Pool Maleboren behealdean eta ia kosta aldean amaitu arte daude (Kinshasa hiriburuaren alde batetik eta Matadi hiribururaino).
Ur jauzien ibilbidearen luzera 350km-koa da eta, guztira, 260m gutxi gorabehera jauzten dira. Kongo ibaiaren nabigazioaren kurtsoa oztopatzen dutenez, XIX. mendearen amaieran ferrokarril bat eraiki zuten Matadin. Horrela Leopoldo II.a Belgikakoa erregeak bolizko komertzioa eta Kongo Estatu Askean kautxuaren komertzioa bultzatu nahi zituen.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Kongoko Errepublika Demokratikoko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |