Lehen dama

Lehen Dama» orritik birbideratua)

Lehen dama, hainbat estatu burujabetan, lehendakariaren edo gobernuburuaren emaztea da. Ez da titulu ofiziala. Jatorriz, Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) lehendakariaren emaztea (ingelesez: First Lady) izendatzeko erabiltzen zen, han erregina baten pareko rola jokatzen baitu zeremonia ofizialetan. Hego Amerikako herri gehienek ere badute figura hau. Lehen damak ospe eta botere handia hartzen du, eta maiz gertatu izan da lehen dama gerora lehendakari edo lehendakaritarako hautagai bihurtzea. Adibidez, Cristina Fernández de Kirchner, lehen dama izan zen bere senar Néstor Kirchnerren agintaldian, eta gerora Argentinako lehendakari bihurtu zen; eta Bill Clinton AEBetako lehendakari ohiaren emazte Hillary Rodham Clinton herrialde hartako lehendakari izateko hautagai da.

Lehen damak: Armeniako Bella Kocharian, Ameriketako Estatu Batuetako Laura Bush, Errusiako Liudmila Putina eta Bulgariako Zorka Parvanova, Moskun egindako literatura jaialdian, 2003ko urriaren 1ean.

Batzuetan, emaztearen ordez beste emakume batek hartzen du lehen damaren rola. Esaterako, Bolivian, Evo Moralesek irabazi zuenean, ezkondu gabe zegoenez, haren arrebak hartu zuen lehen damaren rola. Eta AEBetan ere, lehendakariaren emazteak rol hori jokatu nahi edo ezin duenean edota lehendakaria alarguna nahiz ezkongabea denean, haren hurbileko ahaidea den beste emakume batek jokatu ohi du rol hori, hala nola arrebak, lehengusinak, alabak edo errainak.

Lehen dama tituluaren antzera, lehen jauna titulua ere erabiltzen da emakumezko lehendakari baten senarra izendatzeko. Adibidez, José María Rico Cueto, haren emazte Laura Chinchilla Costa Ricako lehendakari izan zenean.

Kanpo estekak

aldatu