Laurak Bat (goiburua)
- Artikulu hau goiburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Laurak Bat (argipena)».
Laurak Bat hegoaldeko lau probintziak elkartzeko sentimendua azaltzen zuen goiburua, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Hirurak Bat lemaren ondoren eta Anton Abadiaren Zazpiak Bat lemaren aurretik sortua. 1866an Altsasun Nafarroako zenbait foru-diputatuk Hego Euskal Herriko lau probintzien arteko lotura sendotzea aztertzeko egindako bileretan sortu zen lema.