Laruntz
Laruntz (okzitanieraz Laruntz, frantsesez eta ofizialki: Laruns) Frantziako hegoaldean dagoen udalerri mugakidea da, Pirinio Atlantikoak departamenduan kokatutakoa, Huescako probintziarekin mugan. Izan ere, Sallent de Gállego udalerriarekin senidetuta dago.
Laruntz | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Frantziako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Frantzia | ||||||||||
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia | ||||||||||
Eskualdea | Akitania Berria | ||||||||||
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | ||||||||||
Barruti | Oloroe-Donamariako barrutia | ||||||||||
Kantonamendu | Laruntzeko kantonamendua | ||||||||||
Izen ofiziala | Laruns | ||||||||||
Posta kodea | 64440 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°59′14″N 0°25′38″W / 42.9872°N 0.4272°W | ||||||||||
Azalera | 248,96 km² | ||||||||||
Altuera | 536 m, 458 m eta 2.973 m | ||||||||||
Mugakideak | Eaux-Bonnes, Béost, Louvie-Soubiron, Aste-Béon, Gère-Bélesten, Aydius, Accous, Cette-Eygun, Etsaut, Urdos, Jaka, Canfranc, Sallent de Gallego eta Arrens-Marsous | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 1.180 (2021eko urtarrilaren 1a) −1 (2020) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 5 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
laruns.fr |
Aas, Ar, Aracou, Artouste (eski estazioa), Ayguebère, Eaux-Chaudes (estazio termala), Espalungue, Fabrèges, Gabas, Geteu, Gêtre eta Goust auzoek osatzen dute udalerria.
2015ean 1.179 biztanle zituen.
Geografia
aldatuMugakideak
aldatuIparraldean Gère-Bélesten, ipar-mendebaldean Aydius eta Accous, mendebaldean Cette-Eygun eta Etsaut, hego-mendebaldean Urdos, Astún eta Canfranc (Huesca), hegoaldean Sallent de Gállego (Huesca), hego-ekialdean Arrens-Marsous (Pirinio Garaiak), ekialdean Eaux-Bonnes eta ipar-ekialdean Aste-Béon, Louvie-Soubiron eta Béost udalerri mugakide ditu.
Ingurune naturala
aldatuOssauko uhaitzak herria zeharkatzen du, Oloroeko uhaitzaren ibaiadarra dena. Arrémoulit eta Artousteko lakuak ere Ossauko haran honetan kokatuta daude. Halaber, Midi d'Ossau (2.884 m) mendira iristeko abiapuntua da Laruns herria.
Historia
aldatu- 1385 Larunsen 114 su zeuden, eta Geteun 5.
- 1650ean erabaki zuten bertan eraikitzea aterpetxe modukoa, "la Caze de Brousset", 1793an espainiarrek eman ziotena.
- 1828an Geteu herria batu zen udalerrira.
- 2007ko uztailaren 25ean Frantziako Tourra bertatik igaro zen.
Kultura
aldatuUrriro, Hera deu hromatge de Laruntz azoka antolatzen dute bertako gaztak erakutsi eta saltzeko.
Ikus, gainera
aldatuArgazki galeria
aldatu-
Herriaren ikuspegi orokorra.
-
Larunseko kalea.
-
Herriko iturria.
-
Arremouliteko lakua.
Kanpo estekak
aldatu- (Frantsesez)Turismo webgunea.