Laredo Remo Club
Laredo Remo Club (euskaraz: Laredoko Arraun Kluba) Laredoko (Kantabria) arraun taldea da. TKE Ligan aritutakoa, gorria bere kolorea eta La Pejinuca bere traineruaren izena.[1]
Laredo Remo Club | |
---|---|
Herria | Laredo, Kantabria |
Lehendakaria | Ramón Arenas |
Entrenatzailea | Cristobal Alonso |
Patroia(k) | Agustín Peña "Guso" |
Kolorea(k) | gorria |
Trainerua | La Pejinuca |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Kantabriako Txapelketa |
2024: Kontxa | ez |
2023: Liga | ez |
Webgunea | www.facebook.com |
Tosta finkoan, mota guztietako kategorian hartzen du parte: bateletan, trainerilletan eta traineruetan.
Historia
aldatuKluba 1975 eta 1981 artean aritu zen, emaitzarik onena 1978ko Bilbo Hiriko Banderan laugarrena izanda[2]. Geroztik ez zuten trainerua atera 2003 arte.
2005ean Federazio Ligan laugarrena izan zen eta TKE Ligako Astillero zigortua izatean haren tokia hartu zuen liga gorenean[3]. 2007an lorturiko bederatzigarren postua izan zuen emaitza onena. Hiru denboraldi bertan egin ondoren 2008an maila galdu zuen[4]. Urte horietan ligaz kanpoko bandera batzuk irabazi zituen, Asturias aldean hain zuzen ere[1]. Maila galdu eta hurrengo zazpi denboraldietan ez zuen trainerurik osatu. 2016an Kantabriako estropadetan trainerua uretaratu zuen eta 2017an KAE 2 Ligan sartu zen. 2019an berriz ere lehorrean utzi du trainerua.
2022an Kantabriarren arteko estropadatan hartu zuen parte, Ligaz kanpo, eta emaitza txukunak lortu zituen, El Corte Inglés Banderako laugarren postua esate baterako. Espainiako txapelketan ere egin zuen arraun Kantabriako klubak ordezkatuz. Urte hartan galiziarrak eta asturiarrak soilik aritu ziren Laredoz gain, Ligatan ari zien kantabriarrek eta euskaldunek uko egin baitzioten parte hartzeari.[5]
Palmaresa
aldatu- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0)
- Hirugarrena (0)
- Bederatzigarrena 2007an
- Parte hartzeak (3): 2006, 2007, 2008
Traineruak
aldatu- Bizkaitarren Promozio Bandera (1): 1978
- Asturiasko Printzearen Bandera (1): 2003.
- Gozón Udaleko Bandera (1): 2005.
- Centenario La Voz de Avilés Bandera (1): 2007.
Trainerillak
aldatu- Espainiako Trainerilla Txapelketa (0): bigarren 1974 eta 1975ean.
Azken denboraldiak
aldatuUrtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2003 | Federazio Liga, 17.a | - |
2004 | Federazio Liga, 17.a | - |
2005 | Federazio Liga, 4.a | - |
2006 | TKE Liga, 11.a | - |
2007 | TKE Liga, 9.a | - |
2008 | TKE Liga, 12.a | - |
2009- 2016 |
ez | |
2017 | KAE 2 Liga, 15.a | - |
2018 | KAE 2 Liga, 13.a | - |
2019 | ez |
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Gaztelaniaz) H, A.. (2007-09-02). «La 'Pejinuca' ondea la bandera» El Comercio: Diario de Asturias (Noiz kontsultatua: 2024-11-20).
- ↑ «Bandera Villa de Bilbao» traineras.es (Noiz kontsultatua: 2024-11-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La Liga ACT incorpora a Laredo para suplir la salida de Astillero» La Voz de Galicia 2006-06-23 (Noiz kontsultatua: 2024-11-20).
- ↑ «RESUMEN REGATAS PLAY-OFF - LIGA ACT» www.sdremoastillero.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Mellado, Javier González. (2022-08-05). «La Pejinuca remará en el Campeonato de España de Castropol» El Diario Montañés (Noiz kontsultatua: 2024-11-20).