Kutxa beltz
- Artikulu hau aireontzi eta trenetako gailuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kutxa beltz (argipena)».
Kutxa beltza, aireontzietan edo tren-makinetan batez ere, instrumentuen aktibitatea eta kabinako hizketaldiak erregistratzen dituen gailua da. Oso tresna baliotsua da, istripu bat jazotzekotan kutxa beltzak berau argitzen lagun lezakeelako.
Lehendabiziko hegaldi-erregistratzaileak 50eko hamarkadaren amaieran hasi ziren erabiltzen eta kutxa beltz izena jaso zuten. Dena dela, kutxa beltza ez da kolore beltzekoa, kolore biziz margoturik dago, normalean laranjaz edota horiz, istripua gertatzekotan erraz aurkitzeko. Horrez gain, itsaspeko irrati-baliza bat darama erantsirik, talka bat dagoenean automatikoki aktibatzen dena. Modu horretan, erreskate-taldeak istripua gertatu den lekura eraman ditzake.