Korneako ultzera[1] begiko gaixotasun bat da, kornearen gainazal epitelialean jarraitutasuna galtzea, nekrosiarekin edo azpiko ehuna suntsitzearekin lotzen dena. Kornea begiaren aurreko zatiaren alderik azalekoena da, eta haren gardentasuna funtsezkoa da ikuspegi zuzena izateko. Kornean ultzerak sortzen direnean, ondorio larriak eragin ditzakete, hala nola zulaketa eta orbaintzearen ondoriozko gardentasuna galtzea, eta horrek ikusmen eskasa sortzen du. Kausak askotarikoak dira, eta bi motakoak izaten dira: infekziosoak, esate baterako, barizela-zoster birusagatik, begiaren gaineko traumatismoengatik edo beste gaixotasun batzuengatik, eta traumatismo edo beste gaixotasun batek sortuak hala nola artritis erreumatoidea, Sjögrenen sindromea edo korneako distrofia. Korneako ultzerak agertu eta mantentzeko, hainbat faktorek esku hartzen dute maiz.[2][3][4]