Kolyma
Kolyma[1] (errusieraz: Колыма́; sakheraz: Халыма) ipar-ekialdeko Siberiako ibaia da, Errusiako Jakutia, Txukotka eta Magadan oblasta zeharkatzen dituena. 2.129 km luze da eta 643.000 km²-ko arroa dauka.
Kolyma Колыма́ | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 2.129 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 62°17′31″N 147°43′57″E / 62.2919°N 147.7325°E |
Estatu burujabe | Errusia |
Errusiako oblastak | Magadan oblasta |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 643.000 km² |
Ur-emaria | 3.800 m³/s |
Lakuak | Kolyma Reservoir (en) |
Bokalea () | Ekialdeko Siberiako itsasoa |
Geografia
aldatuKolyma Kulu eta Aian-Imzikh ibaien elkargunean eratzen da, ekialdeko Siberian, Okhotskeko itsasotik hurbil. Txerski mendialdea inguratzen du, eta 2.129 km-ko ibilbidea eginik, Ekialdeko Siberiako itsasora isurtzen da, delta handi bat eratuz.
Urrea ustiatzen da ibaiaren goi-arroan eta lignitoa behe-arroan. Ontziz ibil daiteke maiatzetik urrira bitartean Bokhaptxi ibaiarekin bat egiten duen lekuraino. Jasatxnaia, Ozhogina, Balygitxan, Korkodon eta Omolon dira ibaiadar nagusiak.
Hidrometria
aldatuKolymaren emaria 1978 -2000 urte bitartean neurtua izan da Kolimskoien (itsasoratu baino 283 km lehenago)[2]. Gune horretan, drainatutako eremuak 526.000 km² ditu, arro osoaren % 82. Urteko batezbesteko emaria 3.254 m³/s da, baina aldaketa handia dago negutik udara; emari handiena ekainean du (14.901 m³/s), izotz urtzearen ostean, eta txikiena apirilean (186 m³/s).
Kolymaren batezbesteko emariak (m³/s), Kolimskoien neurtuak
Datuak: 1978 eta 2000 artean
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.