Klasikoa, bereziki literaturan, artean, musikan, dantzan, antzerkian eta zineman, denboraz gaindi eredugarritzat jotzen diren lanak biltzen dituen adjektiboa da. Estetikaren ikuspegitik, klasikoaren ideia perfekzioari loturik dago, eta edozein alditako edo arte motatako obrarik onenak adierazteko erabiltzen da. Aldi berean, arte estilo batek heldutasuna edo goren puntua iristen dituen aldiari deritzo klasiko; primitibotzat edo arkaikotzat hartzen den aldiari jarraitu ohi zaio eta, hasierako indarra galdurik, gehiegikerian erortzen den barroko, manierista edo dekadentea esan ohi zaion aldiaren aurrekoa izaten da.

Adiera hertsiagoan, Antzinateko Greziako eta Erromako arte edo kulturari jarraitzen dionari, edo haren eragina duenari, deritzo klasiko, halakotzat hartu baitzen arte, kultura eta zibilizazio greko-erromatarra Errenazimentuan (XV. mendean).

Ikus gainera

aldatu


Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.