Kaliforniako golkoa
Kaliforniako golkoko uharte eta babesguneak1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Mota | Naturala |
Irizpideak | vii, ix, x |
Erreferentzia | 1182 |
Kokalekua | Mexiko |
Eskualdea2 | Latinoamerika eta Karibea |
Izen ematea | 2005 (XXIX. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
- Artikulu hau Mexikoko golkoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kalifornia (argipena)».
Kaliforniako golkoa[1] (gaztelaniaz Golfo de California) Kaliforniako penintsula eta Mexiko ipar-ekialdeko Sonora eta Sinaloa estatuen artean kokaturiko Ozeano Bareko besoa da. Golkoak 1.203 kilometroko luzera eta 92 eta 222 kilometroen arteko zabalera ditu. Bere iparraldeko muturrean Colorado ibaiaren ahoa dago.
Barnean, uharte asko ditu:
- Kalifornia Beherean: Ángel de la Guarda uhartea, Montague, Gore, Consag, El Huerfanito, Miramar, Coloradito, Encantada, Pómez, San Luis, Mejía, Granitos, Navío, Pelícano, Alcatraz, Coronadito, Smith, Pond, eta abar.
- Hego Kalifornia Beherean: Carmen, Cerralvo, Coronados, Espíritu Santo, Montserrat, Partida, San Diego, San Francisco, San José, San Marcos, Santa Catalina, Santa Cruz;
- Sonoran: Tiburón uhartea, Mexikoko handiena 1.208 km² azaleraz.
Bere kostaldetan dauden porturik nagusienak honako hauek dira:
Hernan Cortesek gertuko Kaliforniari izena eman zuenean, golkoari ere izena jarri zion. Hala ere, bere kostaldetan beste izenak ditu: gaztelaniaz Mar de Cortés (Francisco de Ulloak 1539an Hernán Cortesen omenez asmatua) edo Mar Bermejo kiliwaz Ja’ Tay Eñoom (euskaraz Ekialdeko itsasoa), edo seriz Xepe (euskaraz Itsasoa).
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu