Julen Guerrero
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Julen Guerrero Calvo»
Julen Guerrero Lopez (Portugalete, Bizkaia, 1974ko urtarrilaren 7a - ) euskal herritar futbolaria izan zen, 12 urtez Athleticen[1] jokatu zuena, Athleticen harrobitik irtenda. 1992ko udan egin zuen salto Athleticen lehen taldera, Jupp Heynckes entrenatzailea talde bilbotarrera iristearekin batera. Urte hartan 10 gol egin zituen, 37 norgehiagoka jokatuz. Bere anaia gazte José Félix ere futbolaria izan zen, eta bere seme Julen Jon futbolaria da gaur egun.
Julen Guerrero | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Julen Guerrero Lopez | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Portugalete, 1974ko urtarrilaren 7a (50 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Haurrideak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Madrilgo Unibertsitate Europarra Santa Maria Ikastetxea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | erdi puntakoa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lateralitatea | eskuina | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 71 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 1,79 metro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kirol ibilbidea
aldatu1991-1992 denboraldian Bilbao Athleticen aritu ondoren, 1992. urtean debutatu zuen lehen mailako taldearekin. Lehen denboraldi hartan 37 partida jokatu zituen, eta hamar gol egin. Bere denboraldirik arrakastatsuena 1993-1994koa[2] izan zen, 36 partidutan 18 gol eginez. 1995ean, kanpotik heltzen zitzaizkion proposamenei jaramon egin gabe, 2007. urtea arte luzatu zuen Athleticekin zuen kontratua. 1997-1998 denboraldia izan zuen onena. Ligan bigarren sailkaturik, hurrengo urtean Txapeldunen Ligan jokatzeko aukera izan zuen. Erdilaria zen, kapitaina eta bere taldeko jokalaririk kuttunenetakoa. Hala ere, 2000tik aurrera, Guerreroren izar-distira bat-batean itzali zen, Luis Fernandez entrenatzaileak talde titularretik baztertu zuelarik. Europako jokalari onenetako bat izatetik bere errendimenduan gorabehera handiak izatera igaro zen. 2002tik aurrera, 15 bat partida jokatu zituen urtean. 2006ko uztailaren 11n erretiratu zen.[3]
Bere kirol ibilbidean, 14 denboraldi egin zituen guztira lehen mailan, 356 partida jokatu zituen, eta 101 gol sartu. Nazioartean bi munduko txapelketa jokatu zituen Espainiako futbol selekzioarekin, Estatu Batuetakoa eta Frantziakoa, eta Eurokopa bat,[4] Ingalaterrakoa. Euskal Selekzioarekin ere jokatu zuen.
Estatistikak
aldatu2015eko maiatzaren 31n eguneratua. Datu ofizialak.
Taldea | Maila | Denboraldia | Liga | Kopa | Champions League | UEFA | Intertoto | Denera | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
JP | G | JP | G | JP | G | JP | G | JP | G | JP | G | ||||
Bilbao Athletic |
2. | 1991/92 | 12 | 6 | - | - | - | - | - | - | - | - | 12 | 6 | |
Denera | 12 | 6 | - | - | - | - | - | - | - | - | 12 | 6 | |||
Athletic |
1. | 1992/93 | 37 | 10 | 0 | 0 | - | - | - | - | - | - | 37 | 10 | |
1. | 1993/94 | 36 | 18 | 4 | 3 | - | - | - | - | - | - | 40 | 21 | ||
1. | 1994/95 | 27 | 13 | 2 | 1 | - | - | 4 | 2 | - | - | 33 | 16 | ||
1. | 1995/96 | 33 | 9 | 6 | 1 | - | - | - | - | - | - | 39 | 10 | ||
1. | 1996/97 | 38 | 15 | 5 | 1 | - | - | - | - | - | - | 43 | 16 | ||
1. | 1997/98 | 29 | 8 | 3 | 0 | - | - | 1 | 0 | - | - | 33 | 8 | ||
1. | 1998/99 | 36 | 9 | 2 | 1 | 8 | 2 | - | - | - | - | 46 | 12 | ||
1. | 1999/00 | 32 | 6 | 3 | 0 | - | - | - | - | - | - | 35 | 6 | ||
1. | 2000/01 | 27 | 4 | 2 | 0 | - | - | - | - | - | - | 29 | 4 | ||
1. | 2001/02 | 20 | 5 | 6 | 2 | - | - | - | - | - | - | 26 | 7 | ||
1. | 2002/03 | 14 | 0 | 2 | 2 | - | - | - | - | - | - | 16 | 2 | ||
1. | 2003/04 | 14 | 1 | 0 | 0 | - | - | - | - | - | - | 14 | 1 | ||
1. | 2004/05 | 12 | 3 | 4 | 0 | - | - | 2 | 0 | - | - | 18 | 3 | ||
1. | 2005/06 | 17 | 0 | 2 | 0 | - | - | - | - | 2 | 0 | 21 | 0 | ||
Denera | 372 | 101 | 41 | 11 | 8 | 2 | 7 | 2 | 2 | 0 | 430 | 116 | |||
Ibilbide osoan | 384 | 107 | 41 | 11 | 8 | 2 | 7 | 2 | 2 | 0 | 442 | 122 |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «Historia del Athletic de Bilbao Canal Athletic» athletic.elcorreo.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-18).
- ↑ «Spain - Footballer of the Year» www.rsssf.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-18).
- ↑ Berria. «Julen Guerrero Athleticetik kanpo, 26 urteren ondoren» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-19).
- ↑ «Partidos Julen Guerrero, Julen Guerrero López» www.bdfutbol.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-18).